Eduki publikatzailea

Kontzertua

SOL BAND GAZA hitzaldia eta kontzertua

Noiz eta non

2025/11/13, 12:00

Kokapena

Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Azaroaren 13an SOL BAND GAZA taldearen kontzertua izango dugu Zientzia eta Teknologia fakultateko paraninfoan.

Palestina eta Euskal Selekzioen partidaren astean, zatoz gazatarren eta palestinaren ahotsa helaraziko duten musikariak entzun eta ezagutzera.

Musikak erresistentizarako erresilientziarako eta elkartasunerako tresna gisa duen indar iraunkorraren lekuko indartsua izngo da Sol Band Gaza eta bere kideek gurekin partekatuko ditzuten hitzak kontzertuaz gain euren bizipenei buruzkoak ere partekatuko dizkigute.

Gazan jaio eta hazi ziren, 2024ko apirilera arte. Banda 2012an sortu zuten Palestinaren bihotzetik itxaropenaren eta sormenaren sinbolo gisa. Palestinako hainbat ekitaldi kultural eta komunitariotan zutabe izan da eta bere musika erabili da palestinarren herentzia ospatzeko era tragediaren erdian itxaropena pizteko. Gazako era Zisjordaniako kontzertuetan izateak komunitatearekin duen lotura indartu du.

Palestinako folk eta pop garaikidearen fusio paregabearekin, Sol Bandek Gazako blokeoa gainditzea lortu zuen, mugak gaindituz eta musikaren hizkuntza unibertsalaren bidez pertsonak elkartuz.

2023ko uztailean Jordaniako Jerash jaialdian parte hartu zuten. Ilusioz betetako garaia zen eta panorama oparoa  eta beraien kantuek sentsazio horiek islatzen zituzten. Baina 2023ko urria iritsi eta gatazka areagotu egin zen. Sarraskiak eta Gazatarren aurkako genozidioa iritsi ziren. Sol Bandako kideek, Gaza barrutik kontatu zuten bizitzen ari zirena.