Eduki publikatzailea

Tailerra

Sormen OLA Harkaitz Canorekin: ”Ideiatik narraziora: Burutuik eskura doan bidea”.

Noiz eta non

2024/02/17, 09:30 - 15:00

Irudia

Deskribapena

Loraldia festibalaren barruan Sormen OLA gazteentzako kultur trasmisio tailerrak egiteko aukera izango dute UPV/EHUko ikasleek. Parte-hartzea doakoa da eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.

Bost tailer hauek osatzen dute zikloa: "Aktore garaikide baten bidezidorrak" (23/12/02), "Emoziotik kantura" (24/01/27), "Ideiatik narraziora. Burutik eskura doan bidera" (24/02/17), "Kamera aurrean eta atzean" (24/03/09) eta "Umorearen aurrean zutunik" (24/04/20)

Hirugarren tailerra "Ideiatik narraziora. Burutik eskura doan bidea" Harkaitz Cano idazleak zuzenduko du:

Zergatik bihurtzen dira istorio batzuk ipuin eta beste batzuk poema, batzuk komiki eta beste batzuk film? 

Denborak gorputzean itsatsita utzi dizkigun narrazio zatiak baino ez gara,  zango biko istorio ibiltariak. Zein estrategia erabili, ordea, istorio horiek artikulatu eta hezurmamitzeko? 

Zein da ideia bakoitzari dagokion formarik aproposena? Zerk bihurtzen du istorio bat gogoangarri? Adibide praktikoen bitartez idazlearen sukaldeko tresnak erakustea izango du tailer honek helburu. 

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailerrak dira: Bizkaia Aretoan-UPV/EHUn egiten dira 09:30etik 15:00etara. Parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar.

Doan UPV/EHUko ikasleentzat. Kredituak aitortuko dira.

UPV/EHUko ikasleek izena emateko idatzi posta elektroniko honetara: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbideari.

Tailerra euskaraz izango da.