Eduki publikatzailea

Tailerra

Sormen Ola. Sara Zozaya. "Emoziotik Kantura"

Noiz eta non

2024/01/27, 09:30 - 15:00

Irudia

Deskribapena

Loraldia festibalaren barruan Sormen OLA gazteentzako kultur trasmisio tailerrak egiteko aukera izango dute UPV/EHUko ikasleek. Parte-hartzea doakoa da eta aukera dago ikastaro bakarra egiteko edo bostak.

Bost tailer hauek osatzen dute zikloa: "Aktore garaikide baten bidezidorrak" (23/12/02), "Emoziotik kantura" (24/01/27), "Ideiatik narraziora. Burutik eskura doan bidera" (24/02/17), "Kamera aurrean eta atzean" (24/03/09) eta "Umorearen aurrean zutunik" (24/04/20).

Zikloaren bigarren tailerra, "Emoziotik kantura" izenburukoa, Sara Zozaya musikari eta abeslariak zuzenduko du.

Musikaria izateko esperientzia kontatuko digu Zozayak. Nola garatu duen bere ibilbidea eta nola eratu duten Merina Gris, azken aldian, sekulako oihartzuna hartu duen taldea.

16 eta 29 urte bitarteko gazteentzako tailerrak dira: Bizkaia Aretoan-UPV/EHUn egiten dira 09:30etik 15:00etara. Parte hartzeko ez da esperientzia berezirik behar.

Doan UPV/EHUko ikasleentzat. Kredituak aitortuko dira.

UPV/EHUko ikasleek izena emateko idatzi posta elektroniko honetara: ehukultura-bizkaia.info@ehu.eus helbideari.