Zinema eta solasaldia: "Sorgina banaiz"
Noiz eta non
2026/03/10, 11:30
Kokapena
Paraninfoa - Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Deskribapena
Asisko Urmenetak "Sorgina, banaiz" dokumentala aurkeztuko du.
Dokumentalean, bertako eta nazioarteko ikertzaileen ahotsak bildu ditu, itxuraz hain ezagun baina aldi berean hain ezezagun zaigun "sorginen" gaia jorratzeko. Euskal Herrian auzi horrek izan zituen berezitasunak garaiko testuinguruan kokatzen dira dokumentalean, aurretik egileak hasitako lana ("Sugarren mende" liburua) sakonduz eta osatuz.
FDokumentala proiektatu ondoren, solasaldian parte hartuko dute bere zuzendaria Asisko Urmeneta, Gurutze Ezkurdia eta Kepa Perez Urraza.
