Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

KULUNKAZ Haur kantu jokoen tailerra

Noiz eta non

2015/03/28 2015/03/28

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Kulunkaz Dantza Tailerra, datorren martxoaren 28an izango da, UPV/EHUren Bizkaia Aretoan. AIKO Taldearen eskutik, helduei zuzenduriko tailerra, umeekin lehen urratsak dantzan eta jolasean ikasteko.

KULUNKAZ

Zer landuko da? Euskal haur-kanta eta jolas kantatuak: laztantzekoak, atzamar-eskuekin egitekoak, kontatzekoak, kateatuak, logikaz jabetzeko eta memoria lantzekoak, pultsua eta erritmoa lantzekoak, psikomotrizitatea lantzekoak, …

Tailerraren arduraduna

Itsaso Arrieta Goiri

Euskal kanten irakaslea eta bereziki haur kantetan aditua. Haurtzaindegietako eta eskoletako hezitzaileen irakaslea urte askoan. Haur kantak biltzen eta ikertzen aritu izan da eta zenbait argitalpenen arduraduna eta aholkularia. Azken urteetan, kanta tradizionalen ikastaroak ematen dabil eta kantuarekin lotutako hainbat ekintza kulturaletan parte hartu du.

Ikastaroaren azalpena:

Haurra, jaioberria denetik, berezko potentzialarekin jaiotzen da. Herri kantu, dantza eta jolasen bitartez bakoitzaren potentzial horri etekina atera ahal izango diogu; ahalmen kognitiboa, fisikoa, emozionala eta soziala lantzeko aukera izango dugu, eta herri ondareko kantu eta jolasen bitartez identitatearen transmisioa indartuko dugu. Bakoitzaren garapen erritmoa errespetatuta, ingurua esploratzeko trebetasunak eta abileziak modu naturalean bereganatuko ditu eta, bere autoestimua eta iniziatiba indartu. Era berean, jolas eta abestien bidez seme-alaben euskara aberasten lagunduko diegu.

Norentzat:

Guraso, hezitzaile, irakasle… eta nahi duen heldu orori zuzendua.

Prezioa:

10€ pertsona heldu bakoitzeko, bertan momentuan tailerrean ordaintzeko.