Arte Eszenikoak

ARTE ESZENIKOAK

Orainarte izandakoa...

Uni Sound Bilbao

Noiz eta non

2019/04/12, 19:00

Deskribapena

 

  • Apirilak 12
  • 19:00
  • Bizkaia Aretoa
  • Airu + Confeti de odio + Axolotes Mexicanos

Sarrera libre aforoa bete arte

 

Airu Irune Vega abeslari eta konpositorearen musika proiektua da. 2018an hasi zen eta Patricia Echanove, Mikel Izarra (Franco, Wild Things) eta Erik Gonzálezek (Hozten, Wild Things) osatzen dute banda. Honesty izeneko lehenengo lan autoeditatuan pare bat abesti aurkitu ditzakegu literatura eta zinema obrei keinu egitendietenak: ‘The Centre Cannot Hold’ eta ‘You Cut Like Corn’.Abesti bi hauen riff soil eta melodikoek Beach Fossils,The Drums edota Drownersbezalako erreferentzia musikalak gogorarazten dizkigute. 2019ko otsailean kaleratutako ‘No Hands YouCan Shake’ singlearekin Homeshakerenak bezalako erritmo lasaiagoetara jotzen dute, tonu ahulak, malenkoniatsuak eta hasarre samarrak ditu lan honek.

 

Confeti de odio Madriletik etorritako malenkonia liluragarridun bokata bat da. Axolotes Mexicanos taldean jotzen duen Lucas de la Iglesiaren proiektua da. Internetetik jan eta edaten dugun gazteon, eta medio hau sentitu eta bizi dugunon isla da. Dantzara zaramatzatenletren tristura, abesti bakoitzean norberaren buruari barre egiteko gonbita eta eusten denbora daramazun malenkonia malkoak sortzen ditu taldeak.

 

Gaztetasun ordezkaezin bati lotuta dagoen errebeldia iraingarri eta lotsagabe baten sinboloa izan daitekeen talderik baldin badago, zalantzarik gabe Axolotes Mexicanos da. Punk asaldatu batetik, pop elektroniko maketeroago eta jostagarriago batera doaz energia eta sendotasun handiarekin. Poparen etapa berri baten aro batean gaude zentzu askotan eta beraiek eszena espainiarreko etorkizun oparodun taldeetako bat dira. Beraien azken mini-Lpa eta singleak ausardia eta kemenaren eredua dira. «Salu2» denbo- ran zeharreko une baten isla den albuma da. Titulutik, portadaraino, eta noski zuzenean bertan ere bai.