Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean garaturiko "Chez les basques" deritzon zikloaren zati bat izan dugu Bilbon

Noiz eta non

Noiztik: 2015/03/02 Noiz arte: 2015/03/04, 18:00 - 21:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia

Deskribapena

Otsailaren 10etik 15era, Iruñeko Baluarte eraikinean, zine dokumentalari buruzko azken produkzioak ikusteko tokia izango da. Egunotan Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean gaur egungo zine dokumentalaren egileen azken lanak gozatzeko aukera dugu eta gainera honen aurrekoen errefrentziazko zine egileen lanak ikusi. "Chez les basques" tarte berezia sortu dute Festibalean Euskal Herriarekin lotutako aintzinako zine-irudiei errepasoa egiteko: 1896 Auguste Lumiére (Les Rochers de la vierge), 1920 Louis Delluc (Le chemin d'Ernoa), 1930 Maurice Champreux (Au pays des basques), 1944 Herbert Brieger (Im lande der basken), 1955 Orson Welles (Around the world with Orson Welles. Pays Basque I (The basque countries) eta Pays Basque II-La pelote basque), 1958 Hubert Knapp (Le cure basque de Gréciette y Croquis en Soule), 1980 Jean-Dominique Lajoux (Maskaradak), 1982 Otar Ioselliani (Euskadi eté 1982). Honekin aukera dugu euskal gaiaren errepresentazioaz hausnarketa historikoa egiteko, hau da atzerriko zinemagileen begirada guregan ulertzeko.

Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalean garaturiko"Chez les basques" deritzon ziklo honen zati bat izango dugu Bilboko "Bizkaia Aretoa" eraikinean, Kulturbasque UPV/EHUren kultur-programazioaren barruan. Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Punto de Vista Nazioarteko Zine Festibalaren arteko kolaborazioari esker, filme batzuk pantailaratuko dira bertan datozen Martxoaren 2, 3, 4an, eta horri lotuta euskarazko jardunaldiak garatuko dira Bernardo Atxaga, Amets Arzallus eta Oskar alegria hizlariekin.

Filmak jatorrizko bertsioan eta azpitituluekin pantailaratuko dira eta hitzaldiak euskaraz garatuko dira.

Cuándo: 2, 3, 4 de Marzo (a las seis media de la tarde)

La entrada será libre hasta agotar aforo.

Bilbon garatuko den PROGRAMA

Martxoak 2:

Martxoak 3:

Martxoak 4:

  • Otar Ioselliani-ren Euskadi été 1982  (55 min)
  • Ondotik, OSKAR ALEGRIAren hitzaldia eta solasaldia.

Informazio gehigarria

<iframe width="480" height="300" src="https://www.youtube.com/embed/9ZQkQrToCrw" frameborder="0" allowfullscreen></iframe>