Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

‘Los colonos del Caudillo' dokumentala Bilbon ikusgai UPV/EHUri esker

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/15 Noiz arte: 2014/03/31, 19:30 - 12:42

Zikloa

ZineMAX

Irudia

Deskribapena

Llanos del Caudillo deritzon herriak nola du izen hori? Zer dela eta mantentzen da izen 'berezi' hori Ciudad Realeko herritxo horretan? Los colonos del caudillo (2013) dokumentalak horren erantzunak bilatu ditu eta Lucía Palacios eta Dietmar Post zinemagileek etorriko dira Bilbora hori kontatzera UPV/EHUk Bilbon duen egoitzara. Apirilaren 15ean, arratsaldeko 19.30etan, Bilbon ikusiko da Bizkaia Aretoan, estreinaldian, zinema ibiltariaren bidea egiten ari baitira autoreak, herriz herri dokumentala erakutsiz. Dokumentalaren ostean ikusleekin berba egingo dute zinemagileek eta Iosu Txueka Memoria Historikoaren gaietan aditua den UPV/EHUko irakasleak ere parte hartuko du.

Izatez, gerra bukatu ondoren,  kolonoen bitartez herri berriak sortzea Francoren utopia faxista izan zen. Horren adibidea Llanos del Caudillo herria da eta horregatik elkarrizketatu dira bertako biztanleak dokumentalerako. Aparteko artxibo materiala ikertuz eta Juan Diego Botto aktorearen ahotsaz burutu dute pelikula zinemagileek. Hau guzti hau ordaintzeko crowdfunding diru-sarea osatu dute eta horregatik Kulturbasqueren gonbidapena Bilboko UPV/EHUren egoitzan pelikula erakusteko, aproposekoa zela pentsatu zuten autoreek.  Los colonos del caudillo dokumentala, izatez, Argentinako BAFICI Zinema Festibalean dago egunotan ikusgai ere, bertarako aukeratu baitute lehiaketan parte hartzeko.

 

NON: Bizkaia Aretoan, Abandoibarra 3, Bilbon, Apirilaren 15ean. 19.30etan