Info_Suscríbete

Zinema

Zinemaren ikusi duguna...

Kulturbasqueren Martxoko Programazioan, andrazkoak nagusi

Noiz eta non

Noiztik: 2014/03/05 Noiz arte: 2014/03/31, 20:00 - 09:10

Irudia

Deskribapena

Bizkaiko Errektoreordetzako Kulturbasque-ren babespean, Martxoan, andrazkoen gaia, bai antzerkian, bai zineman eta bai hitzaldietan nagusi izango da UPV/EHUn.

Martxoak 5ean, arratsaldeko 8etan Lorquianas antzerti lana eszenaratuko da Bilboko Bizkaia Aretoan (Abando Ibarra 3). Itziar Lazkanoaktoresaren eskutik, García Lorca poetaren lau andrazkoen arketipoak erakutsiko dira, Mariana Pineda (1923), Yerma (1934), Doña Rosita la soltera (1935) eta La casa de Bernarda Alba antzerti lanetan oinarrituta.

Arratsalde horretan, Martxoak 12an,Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra,3) "Abortoaren Erreformaz" luze eta zabal berba egingo da UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Iñaki Lasagabaster katedradunaren eskutik. Hasieran abokatuen eztabaida izango da eta gero publikoarekin solasaldia garatuko da. Arratsaldeko 17etan  Jon Mirena Landa, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra, abortoari buruzko ikuspegi orokorra egingo du. Gero Mª Luisa Cuerda Arnau, Castelloneko Jaume I Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko Katedradunak, Espainiako Gobernuak bultzatzen duen abortoaren erreforma arakatuko du. Arratsaldeko 19etan, publikoarekin solasaldian parte hartzeko, Anabel Sanz (Basauriko Udaleko Berdintasunerako Teknikaria), María Viadero (Mugarik Gabe) eta Miren Ortubay (UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakaslea) batuko dira ekitaldira.

Aste bete geroago, Martxoak 19an, goizeko hamaiketan, Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko auditoriumean, andrazkoen aurkako biolentzia Interneten Pikara Magazine online aldizkariko sortzaileek eta  abokatu batek eztabaidatuko dute. Horretarako Lucía Marinez Odriozola, Andrea Momoitio eta Ruth Sala izango dira, arrakastatsua den aldizkari horrek, era berean milaka hacker baititu Interneten bere aurka. Internet-Euskadi elkarteak ekitaldi hau egiteko bultzada eman du.

Egun berean, Martxoaren 19an, baina arratsaldez, prostituzioa izango da eztabaidagai Bizkaia Aretoan UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko Iñaki Lasagabaster katedradunaren eskutik. Aurreko asteko formatu berean garatuko da, lehenengo abokatuen eztabaida izango da eta gero, zazpietan, publikoarekin solasaldia. Horretarako  etorriko direnak, Jon Mirena Landa eta Carolina Villacampa Estiarte Zuzenbide Penaleko irakasleak. Geroko solasaldia publikoarekin batera egiteko, zazpietan, Teresa Maldonado  (FeministAlde), Rosa Cobo (A Coruñako Unibertsitatekoa) eta Ana Isabel Prieto (Askabide) kideek hartuko dute parte.

Ekitaldi guzti hauek doanez dira eta edozeinentzako zabalik.

*[Martxoak 12an  Ouka Leele artistaren "Pourquoi?"dokumentala, Arte Ederretako Fakultatean pantailaratzeko zena, ezusteko baten eraginez, ez da egingo.]