Info_Suscríbete

Orainarte izandako erakusketak...

Erakusketa

Argazki erakusketa Paisaiaz eta Ondareaz pentsatzeko

Noiz eta non

Noiztik: 2014/04/23 Noiz arte: 2014/05/14, 17:30 - 20:00

Irudia

Deskribapena

Mende aurreko larogeiko hamarkadan eta industria-paisaia ondare moduan babesteko helburuarekin sortu zen 'Asociación Vasca de Patrimonio Industrial y de la Obra Pública' deritzon elkartea. 1984.tik hona hainbat alorreko pertsonek ahaleginak egiten dituzte hain aberatsa den gure ondarearen zabalkundea egiteko, horren aldeko babes-legeak eragiteko. Azken bi mendeetako industrializazio prozesuaren ondoren gelditu diren elementu fisikoak (eta ezagutzari eta emozioei loturiko beste elementuak) gure historiaren eta gure identitatearen parte dira. Horri lotuta hausnarketarako saioak antolatu dira Bilbon UPV/EHUk daukan Paraninfoan, Bizkaia Aretoan eta hori dela eta argazki erakusketa aproposa antolatu du bere borondatez Iñaki Lakak, apirilaren 24tik maiatzaren 15era zabalik egongo dena Etxepare gelan. [UPV/EHUko >Kulturbasque & Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterraren elkarlanari esker].

NON: Bilbon, UPV/EHU-ren Bizkaia Aretoan, Abandoibarra 3. Apirilaren 24tik Maiatzaren 15era.