Orainarte izandako erakusketak...

null

Esku-hartze artistikoa Deustuko Zubian

CEREMONIA PUÑAL

1-15 // 2-15

Edu Hurtado
 

 

Puñal Zeremonia da Edu Hurtadok Deustuko Zubian proposatzen duen interbentzioaren izenburua. Proposamen honek bistaratzen ditu artearen gradu eta masterreko ikasle talde batek EHU/UPVn egindako tailer baten emaitzak. Tailerrean garatutako lan-prozesuak testu- esperientzia bat hartzen zuen barne, ikasleek proposatutako eta gehitutako material multzo batez. Prozesu horren diskurtso-sintesiak, poster formarekin, zeremoniaren ideiaz eta arao kolektiboaren espazioaz hausnartzen du. Zaindariaren etxolako kristalen gainean zuzenean jarrita, ebakitako hitzek zenbait kontzeptu antolatu eta adierazten dituzte, hala nola erritoa, jasoaldia eta trantsitoa. 

Edu Hurtado Bilbon bizi da eta hor lan egiten du. Arte Ederretan lizentziatua da eta Historia Garaikideko gradu-ondokoa egin du EHUn. Unibertsitate horretan, Historia Garaikideko Esperientzia Modernoaren ikerketa-taldeko partaidea da, eta baita AHOA –Memoriaren Artxibokoa ere bai. Bere jarduera-eremua irudia itxuratzeko prozesuen azterketan kokatzen da, imintzio teknikoei, gorputz-esperientziari eta instrukzioaren narratibei lotuta, genero- ikuspegi batetik abiatuta. Halaber, artista gisa, bere lana hainbat testuinguru, espazio, azoka eta arte-zentrotan erakutsi du, hala nola Berlingo Cervantes Institutuan, Párraga Zentroan, Windsor Kulturgintzan, Nublen, Bilboko Guggenheim Museoan edo La Tallerren.