Jardueren historikoa

EHU irrati maratoia

Noiz eta non

2022/12/02 2022/12/02, 10:30 - 15:30

Irudia

Deskribapena

 

Saioa Abenduak 2an izango da eta zuzenean emitituko da Mikel Laboa Plazan jarritako bozgorailu batzuetatik eta Youtubeko kanalean

UPV/EHUko Kazetaritza Graduko bigarren eta laugarren mailako 80 ikasleek ‘EHU Irrati Maratoia’ren seigarren edizioa egingo dute ostiralean, Abenduaren 2an, goizeko 10.30-16.00 bitartean, Euskararen Eguna ospatzeko. Ekimena Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irrati estudioetan izango da (Audiolab), eta zuzenean jarraitu ahal izango da maratoiaren Youtubeko kanalean . Horrez gain,  Mikel Laboa plazan ere bozgorailuak jarriko dira.

Ekimena goizeko 10.30etan hasiko da eta bost ordutan zehar ikasleek hainbat gai jorratuko dituzte, hala nola, euskara hezkuntzan, euskal kultura, kontsumo jasangarria, berdintasuna kirolean, osasun mentala edo euskal kirolak.

Euskara eta elkarlana

‘EHU Irrati Maratoia’ren helburuak unibertsitatean eta ikasleen artean euskararen erabilera sustatzea, euskal kazetaritza lantzea edo kazetaritzako ikasleak beraien testuinguruarekin harremanetan jartzea dira, besteak beste, UPV/EHUk garatutako Irakaskuntza Kooperatibo eta Dinamikoa (IKD) ereduarekin sintonian.

Maratoiak Euskararen Arloko Errektoreordetzaren, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eta Kazetaritza  eta Ikus-Entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailen babesa dauka.