Jardueren historikoa

UPV/EHU ZINEBIn

Noiz eta non

2015/11/13, 20:00

Deskribapena

ZINEBI 57
Azaroak 13-20
UPV/EHUaren laguntzarekin

UPV/EHUk modu aktiboan parte hartuko du, beste urte batez, ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdian, Arte Ederren Fakultatea eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Sailaren eskutik.

Ostegunean, azaroak 19, 21:30an, Bilborock Aretoan (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo), ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiaren egitarauaren baitan, ZELAKO (ZINEMA eta BELAKO) performance musikala aurkeztuko da, diziplina arteko gertakizun bat ‘zinema' eta Belako (musika taldearen izena) kontzeptuak nahasten dituena. ZINEBIren ekoizpen bat da, ‘TYF-Territorios y Fronteras. Research of Documentary Filmmaking' UPV/EHUko ikerketa proiektuaren ekimenez burutu dena, #zinergentziak15 zikloaren barruan.

Hainbat ñabardurak osatzen dute ZELAKO (ZINEMA eta BELAKO) espazio heterogeneoa, bai musikari dagokionez, baita zinemaren erreferentziei dagokienez ere: hizkuntzaren, identitatearen, bidaien, bilaketaren, gatazkaren, lanaren, galbidearen... aipamenak iradokitzen dituzte irudiek, edo musikak, edo testuak, edo denek batera. Besteak beste, Bergman-en, Jarmusch-en eta Tarr-en filmetako irudi esanguratsuak berritzen dira, musika piezak irudi horiekin lotzen dira eta etenaldiak sortzen dira, baliagarri direnak, unean-unean, fikziotik askatu eta ezezagunak diren lurralde berrietan sartzeko.

Era berean, UPV/EHUk ZINEBIren 57. edizioko beste atal batzuetan ere parte hartu du:

  • Distantziak, film kolektibo hau larunbatean, hilak 14, proiektatu zen. Lau zinegile gaztek egin dute, beraien hausnarketa pertsonalak lotuz. Film honen produkzioan Vanesa Fernández eta Patxi Azpillaga Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea Saileko irakasleek parte hartu dute ‘TYF-Territorios y Fronteras. Research of Documentary Filmmaking' ikerketa proiektuaren baitan.
  • ZinebiExpress lehiaketan, hiru egunen barruan film labur bat egin behar dute parte hartzaileek, izena ematerakoan jakitera emango den gai baten inguruan, guztientzat gai bera. Edizio honetan proposatutako gaia ‘Bilbao, je t'aime' izan da.
  • PreZinebi atalean ZINEBILAB mintegi-tailerra burutu da UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateak antolatuta. Programaren barruan hitzaldiak, mahai inguruak eta zenbait jarduera praktiko jaso dira. Horrez gain, solasaldia egin da dokumental interaktibo edo webdoc izenekoek ikus-entzunezko industrian izan duten historiari, sorkuntza prozesuari, ekoizpen prozedurei eta aplikazioei eta aukerei buruz.