Jardueren historikoa

Zeharkako Jardunaldiak: Feminismoak, Artea eta Diskurtso Garaikideak

Noiz eta non

Noiztik: 2016/02/16 Noiz arte: 2016/02/26, 16:00 - 19:30

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Irudia
Jara Cosculluelak eta Blanca Ortigak koordinatuko dute Feminismos Transversales / Zeharkako Feminismoak programa

Deskribapena

Tailerretan inskribatu nahi duzu?

Formatu txikiko tailerren eta biltzar irekien bitartez, UPV/EHUko Bizkaia Aretoan feminismoen inguruko zeharkako pentsaerak landuko dira lehen mailako hizlariekin.

guerrillascotidianas.org kolektiboko Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga adituak dira koordinatzaileak. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren finantzaketarekin eta UPV/EHUko @EHUkulturak lagunduta, doako tailerrak eta biltzarrak antolatuko dituzte otsailaren 16tik 26ra bitartean, jardunaldi irekietan.

Egitarauaren barruan, tailerrak (talde txikian egingo dira, eta komeni da aurrez izena ematea 16:00etatik 20:00etarako saioetarako) eta eztabaida mahaiak (biltzar irekiak, oro har 19:00etan) egingo dituzte, UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin. Tailer eta eztabaida mahai guztietara joaten direnek UPV/EHUko graduetako batean hautazko kreditu bat lortu nahi badute, harremanetan jarri behar dute @EHUkulturarekin:

Tailerretan inskribatu nahi duzu?

TAILERRAK

Cartel de las jornadas

  • Otsailaren 16an eta 17an
    16:00etatik 20:00etara
    Kazetaritza feminista eta fikziokoak ez diren narratibak.
    Pandora Mirabilia
  • Otsailaren 18an eta 19an
    16:00etatik 20:00etara
    Soinu mapa feminista
    Nacho Durán
  • Otsailaren 22an, 23an eta 24an
    16:30etik 19:30era
    Ikusmintzairak
    Alba G. Corral

 

 

EZTABAIDA MAHAIAK

  • Otsailak 23, 19:00etan
    HITZALDI MEDIKOAK  [19H]
    Aditua: Rosa Almiral
    Artista: Lucía Egaña
    + ikasle gonbidatuak
  • Otsailak 24, 19:00etan
    ARKITEKTURAK ETA ZAINTZAK
    Aditua: Hiria Collective
    Artista: Daniela Ortiz
    + ikasle gonbidatuak
  • Otsailak 25, 19:00etan
    EKONOMIA FEMINISTA
    Aditua: Astrid
    Artista: Eulalia Valdosera
    + ikasle gonbidatuak
  • Otsailak 26, 19:30etan
    MULTIMEDIA ARTEA
    Aditua: Lurdes Mendez
    Artista: Esperanza Collado
    + ikasle gonbidatuak