Jardueren historikoa

Tailerra Tailerra

Lantegia_Deialdia gorputzei (aitortu - sostengatu - artikulatu)

Noiz eta non

Noiztik: 2014/11/22 Noiz arte: 2014/11/05, 10:00 - 10:23

Kokapena

Oteiza entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

BAT_Ikusezinak

Irudia

Deskribapena

Larunbata Azaroak 22, 10:00h-14:00.

*Doako ekintza. Beharrezkoa da izen-ematea.

‘Plaza publiko oro plaza publiko horretara iritsi ezin diren herritar guztiek osatzen dute neurri batean' Judith Butler (Zaurgarritasuna eta erresistentzia berriz pentsatzea)
Baztertutako, ikusezin bihurtutako gorputzei dei egingo diegu. Aldearen marka iraindua izateko edo ezkutatua izateko ainguraketa egokia izango balitz bezala nabarmentzen duten gorputzak. Bat ez datozen gorputzak. Per se izateagatik, merkatuan gainbalio handiagoa izateko ilegalizatutako gorabeherak dituzten gorputzak. Pronostiko guztien kontra eferbeszentzia kaotikoan mugitzen diren gorputzak heriotza-agindu ororen kontra.

Gorputz horietako bat baldin bazara, gerturatu erresistentzian batzen gaituen sentsibilitatea agerian utziko duzun plaza honetara. Elkar ezagutzeko eremua; elkarren zaurgarritasunak ulertzekoa, artikulatzekoa; eta sortu nahi dugu hori desio izateko antolatzeko eremua. Hainbat hizkuntza jarriko ditugu jokoan. Horrela, hitzek egiteko zentzua hartuko dugu, diskurtsoaren monopolioa kontrolatu beharrean. Eta hiru galderaren inguruan hitz egingo dugu. Erantzun egokia topatzeko obligazioa saihestuta, ekintzarako baliabide gisa balioko digute; izan ere:

Nola antolatzen dira gorputz anitzak? Nola eusten dira? Nola ezagutzen dira aniztasunean?