Jardueren historikoa

Kontzertua: DANNI LEIGH

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/04 Noiz arte: 2014/02/25, 20:00 - 18:37

Zikloa

MUSIKetan 2013/2014

Irudia

Deskribapena

Gonbidapenak hartzeko: APIRILAREN 28tik aurrera!!

Virginiako Strasburg herri txikikoa, 1970eko otsailaren 9an jaioa, 1994an erabaki zuen Nashvillera joatea, eta bertan zerbitzari lana topatu zuen Bluebird Café taberna legendarioan.
Han, Danni Leighk Michael Knox ezagutu zuen, orduan Warner diskoetxeko exekutibo bat zena, eta hark ekoitzi zuen bere lehen diskoa. Beranduago berriz egin zuten lan elkarrekin 2007ko Masquerade of a Fool diskoa argitaratzeko. Bere itxura eta estiloari esker, Dwight Yoakamfemeninoa izendatu zuten bere garaian.
Danni Leigh poeta, artista ausarta, abeslari sexya eta asaldari inkonformista da aldi berean.
Urte batzuetan zehar, XXI. mende hasieran, Danni Leigh Bartzelona ondora joan zen bizitzera, eta horrek ahalbidetu zion Kontinente Zaharreko zaleekin nolabaiteko hurbiltasunezko harreman berezia izatea.

Harremanetarako datuak