Jardueren historikoa

Kontzertua: JENNIFER BATEN

Noiz eta non

Noiztik: 2014/05/18 Noiz arte: 2014/02/25, 20:00 - 18:42

Zikloa

MUSIKetan 2013/2014

Irudia

Deskribapena

Jennifer Batten munduko emakumezko gitarrista ezagunenetako bat da.
Denek ezagutzen dute "Michael Jacksonen gitarrista" bezala, baina berak badu bere bakarkako ibilbidea sei harien birtuoso gisa. Bere metodoa idatzi du, eta jotzen duen musikak ez du zerikusirik poparen erregearenarekin. Hainbat taldetan ibili zen estilo ezberdinak jotzen eta taberna txikietan kontzertuak ematen, baina 1987an 100 gitarristako zerrenda batetik hautatu zuten Michael Jacksonen taldeko gitarrista izateko.
Jennifer urtebete eta erdiz ibili zen "Bad" izeneko biran, eta hurrengo urteetan "Dangerous" (1992) eta "HIStory" (1997) biretan parte hartu zuen. Oso argi du Jacksonen talde barruan duen papera. Berak esan bezala, "sare horretan zati txiki-txiki bat besterik ez naiz, baina musikarietako batek eskerrak eman behar badizkio Michaeli, hori neu naiz, fokuek argi dezaten ni baino ez nau ateratzen bere maila berberera".
Bakarkako bere lehen diskoa 1992an argitaratu zen, "Above, Below and Beyond" izenburupean, eta soinu eta estilo ugari agertzen ditu. "Ya Ain't Nothing Like A Fast Car" edo "Cruizin' The Nile" ó "Cat Fight" abestiek ederki erakusten dute hori, eta "Flight Of The Bumble Bee" kantaren bertsioa, tappinga bi eskuekin eginda, erabat miragarria da.
1997an bere bigarren diskoa grabatu zuen: "Jennifer Batten's Tribal Rage "Momentum". Disko bertutetsu honek soinu exotikoagoa dauka, etnikoagoa. Abestietan mundu osoko kultura musikalen eragina nabaritzen da, eta perkusio afrikarretik gaita eskoziarretara entzun daitezke. "Elephant Stomp", "Scottsman In The Carribbean" eta "Zulu Wedding" abestietan, esaterako, urruneko lekuetara eramana sentitzen da norbera.
Berak egin du "Two hands rock" metodoa, non tappingaren teknika bi eskuekin erakusten duen.
Gitarrista gisa duen kalitateak eraman du aldizkari espezializatuetan sarri agertzera eta "Carmine Appice's Guitar Zeus" moduko disko bateratuetan parte hartzera, beste musikari ospetsu batzuekin batera.
1998an, Jeff Beckek eskatu zion bere taldearekin biran joateko. Bira hartan hiru urte emateaz gain, "Who Else" eta "You Had It Coming" hurrengo bi diskoetan parte hartu ere egin zuen abesti batzuetan joz. Jotzeaz eta irakasteaz gain, gitarra jotzeko teknikari buruzko liburuak idatzi ditu eta beste musikari batzuekin egin du lan, Michael Sembello eta Natalie Colerekin, esaterako, eta sei abestitan hartu zuen parte Doc Tahri diskorako.
2008ko apirilean gitarra elektrikoaren erregina honen orain arteko azken lana argitaratu zen. "Whatever" izenburupean, kanta abestuak zein instrumentalak biltzen ditu.

Harremanetarako datuak

Informazio gehigarria