Jardueren historikoa

Konferentzia Konferentzia

Programa de BAT en Kulturbasque

Noiz eta non

Noiztik: 2014/10/15 Noiz arte: 2014/11/05, 18:00 - 21:00

Zikloa

BAT 2014: Bilboko HIRIKO IKUSEZINAK.

Irudia

Deskribapena

BAT ingurunea eraldatzen parte hartuko duten herritarrak trebatzeko asmoz hiriak eskaintzen dituen ikaskuntzarako aukera anitzak aztertzea xede duen kultur proiektua da

Laborategia: Bideo solasaldiak eta eztabaida presentzialak

BAT 2014

BATen 2014ko edizioak, IKUSEZINAK izenburupean, begirada hiri ikusezinaren eta ikusezin bihurtutakoaren gainean jartzea proposatzen du; kasu praktiko eta miaketarako lur gisa Bilbo eta haren eraldaketa-prozesua hartu dugu. Ikusten ez dugun, ikusi ez nahi dugun edo ezkutuan mantendu nahi dugun hiri ikusezin eta anitzera begiratuko dugu.

Ikerketa horri aurre egiteko, BATek, Kulturbasque-rekin, Civersity-rekin, ColaBoraBora-rekin eta y Think Cities-ekin adostutako lankidetzaren baitan, denbora luzeko eta formatu ugaritako ikerketa kolektiboko prozesua aktibatu du. Horretarako, kultur arloko jardunbideak, gizarte-zientziak eta kokatutako esperientziak uztartu ditu.

Prozesua parte-hartze modu ugaritako hiru jarduera mota irekian egituratu dugu: Laborategia, Lantegiak eta hiri ikusezinaren inguruko begiradak batzeko topaketa.

Edukiak biltzen dituen scoop.it-en eta #BAT_invisibles traolaren bidez jarrai eta elika dezakezu prozesua.

Hitzaldiak: