Jardueren historikoa

Zinemaren eta antzerkiaren bidez gizarteratzeari buruz sentsibilizatzeko jardunaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2016/11/05 Noiz arte: 2016/11/02, 18:00 - 10:44

Irudia

Deskribapena

Zinema eta antzerkia, Bilbon gizarte bazterketari aurre egiteko

Bizitegik, gizartetik baztertzeko arriskuan dauden pertsonen alde lan egiten duen erakundeakBilboko Udalarekin eta Manchesterreko Homeless Film Festival jaialdiko taldearekin batera, zinemaren eta antzerkiaren bidez gizarteratzeari buruz sentsibilizatzeko jardunaldi bat antolatu du azaroaren 5erako, arratsaldez. Jardunaldira joateko, bizitegi@bizitegi.org helbidean izena eman baino ez da egin behar.

Aurten, Bizitegik Manchesterreko (Ingalaterra) Zinema Jaialdiaren laguntza izan du. Jaialdi horretan, Homeless Film Festival delakoa antolatzen da 2011z geroztik; hain zuzen, industria zinematografikoa erabiltzen dute etxegabeen errealitateari buruz sentsibilizatzeko, eta, aurrenekoz, Bilbon erakutsiko dute beren esperientziaren zati bat. Dean Brocklehurstek eta Amy Daviesek Homeless Film Festivalerako lan egiten dute, eta Bilbora etorriko dira homeless pertsonekin edo etxegabeekin film labur bat egitera.

  • Sarrera doan
  • Izena emateko: bizitegi@bizitegi.org
  • Egitaraua:
    • Homeless Film Festivalek etxerik gabeko pertsonekin batera (eta UPV/EHUko ikasleen laguntzarekin) egindako film laburraren emanaldia. Aukeratutako ikasleen lana, zehazki, film laburraren making off-a sakelakoekin grabatzea eta ikus-entzunezkoa ekoizteko beharrei erantzutea izango litzateke.
    • Zenbatu, gizartetik baztertuta dauden pertsonek osaturiko Bizitegiko antzerki taldearen antzezlana.
    • Homeless Film Festivalek hautaturiko filmen emanaldia.

Data: 2016ko azaroaren 5a, larunbata
Ordua: 18:00etatik 20:30era 
Lekua: Harrobia Eskena, Bilboko Otxarkoaga auzoko Langaran 3. zenbakian. Harrobia Eskenan. Bilbao-Otxarkoagako Ekoizpen Eszenikorako Berrikuntza Zentroa.