Banner-Blog-EHUKultura

Info_Suscríbete

Eduki publikatzailea

EVENTO-Manuel-Estrada-Workshop

Tailerra Tailerra

Workshop: Lan koadernoa. Diseinu ekintzarako «hub» bat

Noiz eta non

Noiztik: 2015/11/10 Noiz arte: 2015/11/11, 09:30 - 19:00

Kokapena

Elhuyar gela - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Zikloa

Bilbao Bizkaia D Week 2015

Deskribapena

Lekua: Bizkaia Aretoa UPV/EHU. Elhuyar Aretoa. Bilbao
Data: 2015eko azaroak 10-11
Ordutegia: 09:30-14:00 h. / 16:00-19:00 h.

Doako asistentzia.
Izen-emate eskariaren onarpena beharrezkoa da tipografia@ehu.eus

Diseinatzaileen lan koadernoak, artisten koadernoak ez bezala, lan tresna bat dira, non ia informazio osoa agertzen den, inspirazioaren materialak biltzen diren edo bilerak apuntatzen diren. Hala, koadernoa diseinu prozesuaren elementu garrantzitsu bat da; diseinu ekintzaren «hub» bat; espazio bat, ideiak hausnartzeko, sortzeko, lotzeko eta komunikatzeko.

Zeregina: lan koaderno bat garatzea, tailer batean, eta Bilbo hiriari lotutako zeharkako bi proiekturekin zerikusia duten ideiak, gogoetak eta marrazkiak bertan jasotzea. Landu beharreko edukia diseinu kontzeptu batean oinarrituko da. Hartara, parte hartzaileak koaderno batean egingo du lana, eta horren emaitza gogoeta bat izango da ideia berriak sortzeari, lotzeari eta gauzatzeari buruz. Gero, emaitza hori komunikatu beharko da, gainerako parte hartzaileen aurrean.

Izena ematea: Workshoperako parte hartzaileen kopurua mugatua denez, izena emateko sistema hau ezarriko da:

Azaroak 4: izena emateko eskariak igortzeko azken eguna. E-posta bat bidaliko da tipografia@ehu.eus helbidera, honako hau adierazita:

  • Izen-abizenak
  • Lanbidea edo titulua
  • Posta helbidea
  • E-posta
  • Telefono zenbakia
  • Curriculum laburra (gehienez, 300 karaktere espazioekin), non adierazi daitezkeen: egindako ikasketak, lan esperientzia, erreferentziako webgunea, egungo egoera, interesak…

Azaroak 5: onartutako eskaerei erantzungo zaie.

 

Bilbao Bizkaia D Week 2015