Eduki publikatzailea

EHUorkestra Sinfonikoaren kontzertua

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/09

Irudia
2019ko maiatzaren 9
Mitxelena Aretoan. Bizkaia Aretoa. Abandoibarra 3, Bilbao

Programa

  • Gaueko Musika. L. Boccherini.
  • Aria. A. Vivaldi.
  • Aria. L. Vinci.
  • Serenata txikia. J. W.A. Mozart.
  • Intermezzo. P. Mascagni .
  • 5. eta 6. dantza hungariarrak. J. Brahms.
  • «La muchacha con el pelo de lino». C. Debussy.
  • «St. Paul’s suite» . G. Holst.
  • Preludio «Traviata». G. Verdi.
  • Suite «Capriol» . P. Warlock.

Musikaren historian barrena, Barrokotik XX . mendera Kontzertu honetan, EHUorkestra sinfonikoak programa erakargarria dakar zinez, luze obra kopuruari dagokionez, baina neurtua iraupenari dagokionean. Entzulea musikaren historian barrena ibiliko da, Barrokotik XX. mendera bitarteko musika entzunik. Nahiz eta kontzertuan aurkeztutako estilo eta aroetako literatura musikalak zein baino zein anitzeta ugariagoa izan, esan ere esaten dugu hona ekarritako konpositoreak aro eta historiaren adibide eta erakusgarri ezin hobea direla. Hortaz, Boccherini, Haendel, Vivaldi, Vinci, Mozart, Brahms, Verdi, Schubert, Strauss, Debussy eta Warlocken lanak gozatu ahal izango dira eta, hauetatik abiaturik, bidaia emozionala bizi, Haendel , Vivaldi edo Debussyren intimismoarekin hasi eta Brahms edo Warlocken dantzen mugimendu eta alaitasunera iritsi arte, Mozarten gartsutasuna bidelagun. Duda izpirik gabe, kontzertu atsegina, orkestra gazte hau errepertorio anitza finkatzen doalako lekuko.