Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleak graduatzeko ekitaldia (Elkano)
Data
2026/03/06, 17:00
Ordutegia
Ostirala : 17:00
Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasleak graduatzeko ekitaldia (Elkano)
2026ko martxoaren 6a, 17: 00etan
Graduen aretoa, Elkano kalea 21, Bilbao
Ostiralean, martxoak 6, 17:00etan, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Elkano) Negozioen Kudeaketako Graduko 2024-2025 ikasturteko promozioko ikasleen graduazio-ekitaldia egingo da. Guztira 30 ikaslek hartuko dute parte ekitaldian. Sari-banaketan, Eneko Otaolak bikaintasun-aipamena duen ikaslearen saria jasoko du; nazioarteko intentsifikazio-aipamena duten ikasleen sariak Carlota Alonsori, Jorge Alonsori, Diego Garcíari eta Asier Irazabali emango zaizkie; promozioko espediente onena duen ikaslearen saria Carmen Sendonek jasoko du eta promozioko GrAL onenaren saria Fjorald Capunik.
Ekitaldi akademikoko buru izango dira UPV/EHUko errektorea, Joxerramon Bengoetxea; Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa, Javier Garcia; Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Elkanoko koordinatzaileorde dekanoa, Nagore Embeita; eta Euskal Ekonomialarien Elkargoko presidentea, Cristina Andrés.
Ekitaldiaren programa
- Nagore Embeita, Elkano Ataleko dekanorde koordinatzailearen ongietorri hitzak.
- Javier García, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoaren mintzaldia.
- Cristina Andrés, Ekonomisten Euskal Elkargoko presidentearen mintzaldia.
- Aitzol Atutxa ekintzaile eta kirolariaren mintzaldia
- Carmen Sendon, promozioko espediente onena duen ikaslearen mintzaldia
- Fjorald Capuni , promozioko GrAL onena duen ikaslearen mintzaldia.
- Diploma banaketak.
- Joxerramon Bengoetxea, UPV/EHUko errektorearen mintzaldia.
- Gabriel Aresti, ikasle ohiari omenaldia.
- Patxi Juaristiren mintzaldia
- Ina Dantza Eskolaren emanaldia
- EHUko koruaren emanaldia