Dekanoa hautatzeko hauteskundeak
Dekanoa da fakultateko kide bakarreko gobernu, ordezkaritza eta administrazio organo gorena. Dekanoa Fakultateko Batzarrak hautatuko du ikastegiari atxikitako irakasle ikertzaile iraunkor doktoreen artetik eta errektoreak izendatuko du. Halako irakasle ikertzailerik ez balego, irakasle ikertzaile iraunkorren artetik aukeratuko litzateke. Ikastegiko dekanoa hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.
Fakultateko dekanoa izateko hautagaitzekin batera gobernu taldearen egitura eta programa aurkeztu beharko dira. Dekanoa errektoreak izendatu behar du, eta izendatu ondoren hasiko da bere eginkizunak betetzen. Agintaldia sei urtekoa izango da eta ezingo da luzatu, ezta ere beste agintaldi bat egin segidan.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Hauteskunde Egutegia (pdf ,72,20 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Behin-behineko hautagaitza Javier García Enríquez Jn. (pdf ,1,36 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Behin-betiko hautagaitza Javier García Enríquez Jn. (pdf ,1,36 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Botoa aldez aurretik ematea (Fakultateko Batzordeko kideak) (pdf ,676,56 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Javier García Enríquez Dekano Hautetsia Behin-behineko Emaitzak (pdf ,136,86 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Javier García Enríquez Dekano Hautetsia Behin-betiko Emaitzak (pdf ,596,57 Kb)