ZEHARKAKO GAITASUNEN ZEHAZTAPENAREN PROPOSAMENA
Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (EEF) Iraunkortasunerako Hezkuntzarekiko (IH) konpromisoa hartzen du, ezagutzan, balioetan eta jarreretan aldaketak sustatzeko funtsezko eragile gisa, guztiontzako gizarte jasangarriagoa eta bidezkoagoa lortzeko. Abiapuntu hartuta UNESCOk (2017) zehaztu eta UPV/EHUk Zeharkako Gaitasunen Katalogoan (2019) bere egin zituen iraunkortasunaren aldeko gaitasunak, UPV/EHUk proposatutako ikaskuntza-emaitzak hiru garapen mailatan banatu dira —oinarrizkoa (1), ertaina (2T edo 2) eta aurreratua (3T edo 3)—, EEFn ematen diren gradu eta graduondokoen irakaskuntzan gaitasun horiek koordinatu eta ezartzeko.
Arlo profesionalean arazo konplexuak konpontzeko beharrezko gaitasunak dira eta ikasgai bakoitzeko ezagutza espezifikotik abihatu behar da.
- (Beste leiho bat zabalduko du)Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Zeharkako Gaitasunak (pdf ,132,90 Kb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Konpetentzia Profesionalei buruzko Azterlana_Ekonomisten Euskal Elkargoa (pdf ,1,11 Mb)
- (Beste leiho bat zabalduko du)Zeharkako gaitasunen azterketa_Ekonomisten Euskal Elkargoa (pdf ,4,08 Mb)