Bilbao-Elkano-Gradu Tituluaren eskaera eta ematea

Gradu Tituluaren eskaera eta ematea

Unibertsitateko Titulua

Unibertsitateko titulua unibertsitateak graduko, masterreko edo doktoregoko unibertsitate ikasketa ofizialak edo unibertsitateko berezko ikasketak egin eta gainditu dituen pertsonari ematen dion dokumentua da.

Tituluaren eskaera egin daiteke:

  • On-line (GAURen bidez)
  • Presentziala Fakultateko idazkaritzan (NAN eguneratua aurkeztuz)

Titulua eskuragarri dagoenean interesdunak jakinarazpen bat jasotzen du, unibertsitateko titulua ikasketak egin dituen ikastegiko idazkaritzan.

Tituluaren ematea:

  • Titulua ematea pertsonala eta besterenezina da.
  • Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Elkano) idazkaritzan jasoko da, NANa aurkeztu ondoren.
  • Ikasleak ezin badu titulua jaso, interesdunak notario-ahalordea eman ahal izango dio beste pertsona bati, bere izenean jaso dezan.

Izapide hori egiteko bi hilabetetik sei hilabetera behar izaten dira, eskaera egin eta ordaindu beharreko tasak ordaintzen direnetik tituludunak ikastegiko idazkaritzan titulua jaso dezakeenera arte.

Boloniako erreforma baino lehenagoko ikasketak

Aipatutako ikasketak egin dituzten pertsonek ikastegiko idazkaritzan eskatu behar dute TGE. Eskaera egin eta handik astebetera eskuratu ahal izango dute, gutxi gorabehera.