Bilbao-Elcano-Ikasketen amaierako deialdia

Ikasketen amaierako deialdia (Bilbao-Elkano)

Prozedura

Webgune honetako eskaera orria bete beharko da, horretarako egongo diren epeen barruan.

Eskaerak ebatziko dira 15 eguneko epean, gutxi gorabehera, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita. Erabakia posta elektronikoz jakinaraziko zaio interesatuari.

Bete beharreko baldintzak

  • Matrikulatuta egotea ikasketak amaitzeko beharrezkoak diren kreditu guztietan (Gradu Amaierako Lana aukerakoa da).
  • Ikasketak amaitzeko gehienez ere 30 kreditu falta duten ikasleak, kontuan izan gabe Gradu Amaierako Lanari dagozkion kredituak.
  • Ikasle batek ikasketen amaierako deialdia eskatzen badu, gainditzeke dituen irakasgai guztietarako egin beharko du eskaera.
  • Bigarren lauhilekoko irakasgaien deialdia aurreratzea eskatu ahal izango da.
  • Ezin izango dira aurreratu lehen matrikulako irakasgaiak.
  • Ikasketen amaierako deialdia eskatu eta gainditzen ez duten ikasleentzat, hurrengo deialdia uztaileko ezohiko deialdia izango da.

Fakultatearen arautegia

Kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.

Elkano idazkaritza
946 017 602