Bilbao-Elcano-Taldez aldatzea

Taldez aldatzea (Bilbao-Elkano)

Informazioa

  • Eskabideak idazkaritzan izapidetu eta entregatuko dira, ezarritako epeetan soilik, eta, horretarako, eskabide-orria bete beharko da.
  • Egindako eskaeren ebazpenak posta elektronikoz jakinaraziko dira (mezua @ikasle.ehu.eus helbidera bidaliko da), eta onartutako aldaketak GAUR aplikazio informatikoan sartuko dira.
  • Garrantzitsua. Matrikula uztaileko ohiko epea baino geroagokoa bada, taldez aldatzea eskatu ahal izango da matrikula formalizatu ondoren.

Epeak

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA BAKARRA DA, lehen lauhilekoko irakasgaietarako zein bigarrenekoetarako: irailaren lehenengo astea.

Txandaz aldatzea (goizera edo arratsaldera)

  • Fakultateko ikasleei esleitzen zaizkie eskola taldeak Ikastegiko Batzarrak onartutako irizpidearen arabera: ikasleak berak aukeratzen du goizeko txanda edo arratsaldekoa nahi duen.
  • Hau da, ikasleek goizeko edo arratsaldeko txanda aukeratu dezakete matrikula egiteko esleitutako egunean eta orduan taldeak irekita dauden bitartean. Matrikula egiteko hitzordua espediente akademikoaren batez besteko notaren arabera ematen da.
  • Edonola ere, ondoren aipatzen diren ikasleek txandaz aldatzeko eskaera aurkez dezakete:
    • % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten ikasleak. Aldundiak edo erakunde eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
    • Goi mailako edo errendimendu handiko kirolariak. Aurkeztu beharko da estatuko edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ziurtagiria, edo UPV/EHUko Kirol Zerbitzuarena.
    • Genero indarkeriaren biktima diren ikasleak. Aurkeztu behar da babes aginduaren kopia edo genero indarkeriaren biktima dela adieraziz Fiskaltzak egindako txostenaren kopia.
    • Mendeko senide baten zaintzaile diren ikasleak. Aldundiak edo erakunde eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztu beharko da.
    • Lan kontratua eta astean 20 ordutik gorako lanaldia duten ikasleak. Gizarte Segurantzak egindako lan bizitzaren agiria aurkeztu beharko da. Eskaera hauen kasuan, onartuz gero, aldaketa egingo da bakarrik lehen lauhilekoko irakasgaietarako. Bigarren lauhilekoko irakasgaiak aldatzeko, lan bizitzaren agiri “gaurkotua” aurkeztu beharko da, bigarren lauhilekoa hasi eta lehenengo astean.
Eskaerekin batera nahitaez aurkeztu beharko dira aipatu diren agiriak. Hala egin ezean, eskaerak automatikoki ezetsiko dira.

Hizkuntzaz aldatzea

  • Ikasleek hizkuntzaz aldatzeka eska dezakete matrikulatuta dauden irakasgai batean, batzuetan edo denetan.
  • Aldaketak egiteko, eskaerak ordenatuko dira aurkeztu diren dataren eta orduaren arabera.
  • Talde bakoitzeko plaza kopurua mugatua denez, baliteke eskaera guztiak ezin onartu izatea.
Eskaerekin batera nahitaez aurkeztu beharko dira aipatu diren agiriak. Hala egin ezean, eskaerak automatikoki ezetsiko dira.

Kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.

Elkano idazkaritza 
946 017 602