Donostia-San Sebastián Lan arlora igarotzeko bekak

Lan arlora igarotzeko bekak

2025-26

NORI ZUZENDUTA

2025/26 ikasturtean Graduko ikasketen azkeneko mailan matrikulatuta.

2025/26 Ikasturtean Gradu ofizial baten titulazioa lortu duten ikasleak.

2026/27 Ikasturtean Graduko ikasketen azken mailan matrikulatuko diren ikasleak.

EGONALDIAK

  • 2025/26 ikasturtean graduko ikasketen azken kurtsoan matrikulatuta beka lortzen dutenek praktikak amaituko dituzte 2026ko urria aurretik, hurrengo aldietakoren batean: maiatza-ekaina-uztaila, ekaina-uztaila-abuztua edo uztaila-abuztua-iraila.
  • 2026/27 ikasturtean Graduko ikasketen azken ikasturtean matrikulatuta egonda beka lortu dutenek, praktikak 2026ko urrian, azaroan eta abenduan egingo dituzte.
  • 2025/26 ikasturtean unibertsitateko gradu ofizial baten titulazioa lortu ondoren bekaren onuradun direnek, praktikak egingo dituzte 2026ko urria-azaroa-abenduan zehar.

Programan parte hartzen duen ikasle bakoitzak 1.500 euroko laguntza poltsa jasoko du hiru hilabeteko aldia amaitu eta gero, eta kopuru horri dagokion atxikipen fiskala kenduko zaio.

Orduak guztira: asteroko jardunaldia gehienez 30 ordukoa izango da (gehienez 360 ordu 3 hilabetetan).

Beka lortzen duen ikasleak praktika hasi aurretik banakako prestakuntza-saio batean eta orientazio profesionaleko informazio-saio batean parte hartu bearko du. 

Beken onuradunek hitzarmena sinatuko dute eta irakasle tutore baten eta instruktore baten laguntza izango dute.

Unibertsitateak bekadunari dagokion kopurua   ordainduko dio praktika amaitzen duenean eta Gizarte Segurantzari kotizazio arloan dituen betebeharrak beteko ditu, laguntzaren erakunde ordaintzaile gisa.

IZEN EMATE FORMULARIOA

 

Informazio osagarria