TFG_ALUMNADO_22-23

Ikasleak

Gradu Amaierako Lanei buruzko Gida Laburra 2022-23 ikasturtea

 

GRALerako izena ematea Dokumentazioa

Lan proposamenak

Ikasleak proposamen bat egin ahalko du, GAUR aplikazioaren bidez.  Ezinbestekoa da titulazioko 180 kreditu gaindituta izatea, barne hartuta graduko oinarrizko gaiak (lehen maila osorik gaindituta).
Proposamenean jarri behar dira, hala gomendatzen da, tutoretza lana egiteko nahi den zuzendariaren izen-abizenak.
Proposamena txertatutakoan, proposamena Gorde eta Amaitu sakatu behar da.

Lanen hautapena

Irakasleek eskainitako gaiak hautatu ahal ditu ikasleak egutegian ezarritako epeetan. Argitaratzeko epea zabalik dagoen artean, ikasleak bere aukera aldatu ahal izango du.

Lanen esleipena

Gradu amaierako lanak GAUR aplikazio informatikoaren bidez esleitzen dira, arautegian zehaztutako irizpideei jarraituta. Esleipenak bi ikasturterako balioa izango du.

  

Defentsa eskaria

Gradu amaierako lana defendatu ahal izateko, defentsa eskaria egin behar da aldez aurretik GAUR aplikazioan; eta, horretarako, ikaslea matrikulatuta egon behar da irakasgaian. Eskaria egiterakoan, adierazi behar da zein den deialdia eta defentsa egiteko erabiliko den hizkuntza.

 

Inkesta

Lana amaitutakoan, ikasleak gogobetetze inkesta bete behar du esleitutako lanaren esteka sakatuz.

Defentsa eskaria onartzea

Lanaren zuzendariak defentsa eskaria onartutakoan, ikasleak lana ADDI gordailu digitalean utziko du. Horretarako, mezu elektroniko bat jaso eta bertan lana uzteko ADDIko esteka emango zaio.
Azkenik, azken onespena eman aurretik, utzitako dokumentua ondo dagoen egiaztatuko du lanaren zuzendariak.

Lanaren ebaluazioa eta kalifikazioa

Epaimahaiak lana eta defentsa ebaluatuko ditu, lanaren zuzendariak egindako balorazio txostena (hori egitea egoki joko balu) kontuan hartuz.