EEF-Buddy-Cicerone-Sarriko-Elkano

Fakultateko Buddy programa (Sarriko-Elkano)

Mugikortasun Bulegotik fakultateak berak kudeatzen duen BUDDY PROGRAMAN parte har dezakete fakultatearen Sarriko eta Elkano ikastegietako ikasleek.

Baldintzak

  • 25 ordu inguruko iraupena, ordutegi malgua.
  •  “Buddy” ikaslea posta elektronikoz jarriko da harremanetan atzerriko ikasleekin iritsi baino gutxienez hilabete bat lehenago. Eta denbora izango du, iristen direnetik, ikasleekin egon eta haiei laguntzeko iritsi ondorengo bi edo hiru asteotan.
  • Europa, Asia edota Ipar Amerikako ikasleen “buddy” izateko, atzerriko hizkuntzaren bat ezagutu beharko da. Ez da hori eskatuko Hispanoamerikatik datozen ikasleekin egoteko eta laguntzeko.
  •  “Buddy” ikasleak, kontuan hartuta programan duen inplikazio maila eta lehenago atzerriko ikaslearen eta ESNren ebaluazioa, gehienez hautazko kreditu 1 lor dezake (boluntariotza edo lankidetzako jarduera) eta 0,5 puntu lortu ahal izango ditu nazioarteko mugikortasun-programen hurrengo deialdian (fakultateak kudeatutako unibertsitateetarako).
Aukerako kreditu bat eta 0,5 puntu Erasmus eta/edo Latinoamerikako unibertsitateak esleitzeko batez besteko notari.
Programan parte hartzea "incoming" ikasle atzerritarrak eta "Buddy" ikasleak egingo duten inkestarekin baloratuko da.

Eginkizunak

  • Esleitutako atzerriko ikasleekin posta elektronikoz harremanetan jartzea, haiek iritsi baino lehenago, haien UPV/EHUko “buddy” gisa aurkezteko eta laguntza eskaintzeko.
  • Iritsi bezain laster (autobus geltokian edo hiriko tokiren batean) haiekin egotea, Bilboko lehen egunetan, haien galderei erantzuteko eta, oro har, laguntzeko. Beraz, bertaratuta egon beharko da, bai iristean, bai hurrengo bi/hiru asteetan.
  • Hiria erakutsi, ostatua bilatzen lagundu (halakorik ezean), garraio tresnez, interesguneez eta abarrez informatzea.
  • Help Centre-ra (Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa-San Mames) laguntzea, eta bertan emango diete informazioa  UPV/EHUk eskainitako ostatuen eta hizkuntza ikastaroen gainean (espainola edota euskara).
  • Fakultateko Mugikortasun Bulegoak antolatzen duen atzerritar ikasleei ongietorria emateko bilerara joatea, baita Informatika gelan antolatzen den ikastarora ere hauen funtzionamendua erakusteko: GAUR, eGELA, …
  • Buddy ikasleak (Sarrikokoak zein Elkanokoak) Fakultateko Mugikortasun Bulegoak antolatzen duen atzerriko ikasleentzako ongietorri-bilerara (Welcome Day) joan beharko du.

  • Fakultatea erakusteko bisita gidatua (biblioteka, kafetegia, ordenagailu gela, kirol zerbitzua (Larrako etxean)…

 

BUDDY PROGRAMA ESN-EUROPEAN STUDENT NETWORK-EK KOORDINATU ETA GAINBEGIRATUKO DU

Buddy programa Sarrikoko Mugikortasun Bulegoak kudeatzen du ESNrekin (Erasmus Student Network) lankidetzan. Beraz, zuen harremanetarako datuak (izena eta posta elektronikoa soilik) bidaliko dira, Buddy programa kudeatzeko soilik. [ESNren pribatutasun-politika jasotzen duen webgunea]

Horrez gain, whatsapp talde bat sortu ohi dute Buddy programako ikasleekin harremana errazteko.

ESN European Student Network