Frank Kalenbergeren bisita (HWR Berlin/Berlin School of Economics and Law)
Nire egonaldia eta nire esperientziak Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko campusean beti bezala zoragarriak izan ziren. Kostuen kontabilitateko eskolak astelehenean eta asteartean eman nituen (azaroaren 10ean eta 11n), goizez eta arratsaldez, hurrenez hurren. Asteazkenean eguraldi onaz baliatu ginen txango txiki bat egiteko eta eskolen edukiaz hitz egiteko, baita Espainiako eta Alemaniako kostuen kontabilitatearen arteko antzekotasun eta aldeei buruz ere.
Betiko moduan, Ander Ibarlozak primeran antolatu zuen dena. Urte askoan bertan klaseak emateko aukera eman didazuen guztioi benetan eskertuta nago.
Poz handiz pentsatzen dut datorren urtean Donostiara berriro itzultzeko aukeran.