Hasitako titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu
gaindituta izatea.
Matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazak geratzea.
Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako
kalifikazioen arabera ordenatuko dira.
Eskariak aurkeztea, dokumentazioa eta epeak
Eskariak campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan
(Larrako Etxea) aurkeztu beharko dira UPV/EHUko Gestiorako
Arautegian ezarritako datetan.
Eskariarekin batera, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko
ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako
txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute
dokumentazio hori aurkeztu behar izango).
Jatorrizko ikasketak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eginak izan
behar dira.
Jatorrizko ikasketetako lehenengo eta bigarren mailak guztiz
gaindituta izan behar dira.
Ikasketak aldi berean egiten jarraitu ahal izateko, gutxienez,
matrikulatutako kredituen % 60 gainditu beharko da.
Eskariak eta Jarraitzeko Arauak
Eskariak ikasketak egin nahi diren ikastegiko
idazkaritzan aurkeztu beharko dira uztailean, UPV/EHUko
Gestiorako Arautegian adierazitako egunetan.
Gehienez ere, 10 plaza gordeko dira ikasketak aldi berean egin
nahi dituzten ikasleentzat fakultateko ikastegi bakoitzean
eskainitako gradu bakoitzean.