Breadcrumb

Bilbao-Sarriko-Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren eskaera - Ikasturte akademikoaren kalifikazioaren egiaztagiria

Ikasketen ziurtagiri pertsonalaren eskaera - Ikasturte akademikoaren kalifikazioaren egiaztagiria

Ikasturteko kalifikazioen ziurtagiria

Prozedura

Ikasleak fakultateko idazkaritzan eska dezake ikasturtea amaitzean, NAN aurkeztuta, ikasturte horretako kalifikazioen doaneko ziurtagiria, soilik informaziorako balio duena.

Ikaslearen ziurtagiri akademikoa

Prozedura

  • Ikastegiko idazkaritzan eskatu behar da.
  • Dagozkion tasak ordaindu behar dira (idazkaritzan emandako abonu-agiriaren bidez).
  • Interesdunak eskatu ezin duenean, izapidea egiten duen pertsonak eskatzailearen NANren fotokopia eta interesadunak sinatutako baimena aurkeztu behar ditu.
 

Eskaera GAUR aplikazioaren bidez

  • Ziurtagiri akademikoa GAUR aplikazioaren bitartez ere eska daiteke "espedienteak" atalean. Kasu horretan bi modu daude ordainketa egiteko: abonu-agiria inprimatu edo online ordaindu banku-erakundeetako "ordainketa-pasabidea" erabilita.
  • Gainera, ziurtagiria fakultateko idazkaritzan jasotzea edo ohiko helbidera edo adierazten den beste batera bidaltzea aukera daiteke.