2021-2022 ikasturteko ordutegiak

Ordutegiak eta ikasgelak esleitzea

Ikastetxe honetako ordutegiak eta ikasgelak Untis programaren bidez kudeatzen dira eta WebUntisen argitaratzen dira:

https://hektor.webuntis.com/WebUntis/ ( zentro: ehu)

GAURen ordutegiak astean behin bakarrik eguneratzen dira. Ez dugu gomendatzen GAURen aplikazio mugikorra erabiltzea ordutegietarako, baliteke eguneratuta ez egotea. Desadostasunik izanez gero, WebUntisen argitaratutakoa nagusituko da.

Egungo osasun-egoera dela eta, talde batzuk aurrez aurreko eskema egokitu baten arabera emango dira. Horregatik, lehenengo asteak, lehen mailako talde gehienentzat, ez du jarraituko erantsitako pdfetan ezarritako ordutegi-egitura. "2021/2022 ikasturte-hasierari buruzko informazioa" dokumentua arretaz berrikustea eta irakurtzea gomendatzen da.