EEF- Sicue

SICUE

2026-27 Deialdia

Plazo de realización de solicitudes:  Del 30 de enero al 13 de Febrero de 2026

Eskaerak egiteko epea:  2026ko urtarrilaren 30etik otsailaren 13ra
SICUE programa 2026-2027

 

 

Sarrera

Beren unibertsitatea ez den beste batean ikasketen zati bat egiteko aukera eta aintzatespen akademikoa lortzeko bermea ikasleei eskaini nahian, espainiar unibertsitateek ikasleen mugikortasuna bultzatzeko programa bat dute: Espainiako Unibertsitateetako Ikastegien arteko Truke Sistema (SICUE).

  • SICUE programan parte hartu nahi baduzu, eskaria egin beharko duzu, on line, GAUR aplikazioaren bidez (urtarrila/otsaila inguruan).
  • ERASMUS+, Latinoamerika edo Beste Norako Batzuk programetako plaza bat esleituta duten ikasleek ezin izango dute SICUE plazarik eskatu.
OSO GARRANTZITSUA: SICUE eskaria egin ondoren ezingo da aldatu ez norakoa ezta ordena ere.
Programa honek ez du beka eta laguntza ekonomikorik.

Fakultatean aplika daitezkeen irizpideak

  • Eskaria aurkeztu ahal izateko, mugikortasun-eskaera egin aurreko urteko irailaren 30ean gutxienez 45 kreditu gaindituta edukitzea eta, gutxien dela, 30 kreditu matrikulatuta.
  • Plazak esleitzeko, oinarri hartuko da espediente akademikoko batezbesteko nota eta gaindituta duzun kreditu kopurua.​​​​​​
  • Sicue programan esleitzeko, ez da kontuan hartzen Buddy programan parte hartzea.
Ikasle bakoitzaren espediente akademikoko batez besteko nota formula honen arabera kalkulatuko da: KALIFIKATUTAKO kredituen batura (hau da, edozein kalifikaziorekin gainditutako kredituak eta gainditu ez diren kredituak) bider 0-10 eskalan lortutako kalifikazioen balioa eta zati ikasleari KALIFIKATUTAKO guztizko kreditu kopurua.
  • Akordio akademikoan, gehienez ere fakultatean gainditu gabeko irakasgai bat (gehienez bi deialditan) sartu ahal izango da.
  • Konpromiso akademikoan ezin da jaso gradu amaierako lana edo curriculumetik kanpoko borondatezko praktikak.
  • Lauhileko bateko egonaldietan, gutxienez 24 kreditu ezarri behar dira konpromiso akademikoan; ikasturte osoko egonaldietan, gutxienez 45 kreditu.

 

Sicue programako unibertsitatean gainditu gabeko irakasgaiak.

Ikasleak SICUE unibertsitateko ezohiko deialdian edo UPV/EHUko irakasgai baliokidean aurkez dezake. Bigarren kasu horretan, ikaslea matrikulatuta dagoen EHUko Mugikortasun Koordinatzailearen aldez aurreko baimenarekin.

 

EAZ-Zuzenbidea Gradu Bikoitza (Sarriko)

EAZ-Zuzenbidea Gradu Bikoitza ikasketetarako eskainitako plazen muga kontuan hartuta, ikasturte bakoitzeko 7 ikasleko kupoa ezarri da.
[Ikasturte batean baino gehiagotan ikasgaiak dituzten ikasleen kasuan, ikasgai gehien matrikulatuta dituen ikasturtea hartuko da kontuan].