Breadcrumb

EEF-GrAL Izena ematea / Lanaren gaia eta zuzendaria esleitzea

Izena ematea / Lanaren gaia eta zuzendaria esleitzea

Lanaren gaia esleitzeko, ezinbestekoa da graduko 180 kreditu gaindituta izatea, graduko oinarrizko gaien modulua barne.

Gradu bikoitzen kasuan: 324 kreditu izan beharko dira gaindituta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Zuzenbideko Gradu Bikoitzean; 210 kreditu, Double Bachelor´s Degree in Business and Economics-en; 288 kreditu, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Gradu Bikoitzean. Guztietan barne hartuta gradu bietako oinarrizko gaiak.  

Nahitaezkoa da gradu amaierako lanaren gaia esleituta izatea matrikula egin ahal izateko.

Bi era daude GRALerako izena emateko/gaia esleitzeko:

  • Irakaslearekin ados jarrita ematea izena eta esleitzea gaia
  • GRALerako eskaintza irekitik aukeratzea izena emateko/gaia esleitzeko.

GRALa ofiziala ez den hizkuntza batean egin ahal izateko, ikasleak izena ematean egiaztatuta izan beharko du kasuan kasuko hizkuntzako gutxien dela B2 maila.

GRALerako esleitutako lanak eta zuzendariaren izendapenak bi urteko iraupena izango du.