Breadcrumb

EEF-GrAL GRALerako matrikula egiteko eta GRALa defendatzeko baldintzak

GRALerako matrikula egiteko eta GRALa defendatzeko baldintzak

GRALaren matrikula egin ahal izateko, ikasleak esleituta izan behar du gaia eta zuzendaria; horrez gain, matrikulatuta izan behar ditu ikasketa plana bukatzeko geratzen zaizkion irakasgai guztiak, hau da: matrikulatuta izan behar ditu titulazioa bukatzeko geratzen zaizkion kreditu guztiak, salbuespena izan daitezkeen arren aitorgarriak izan daitezkeen hautazko kredituak.

Matrikulak bi deialdi ofizialetara aurkezteko eskubidea emango dio ikasleari ikasturte bakoitzean, ikastegian onartutako egutegi akademikoan zehaztutakoarekin bat etorrita. Lana kasuan kasuko ikasturteko deialdietan aurkeztu ez duen edo gainditu ez duen ikasleak matrikula egin beharko du berriro hurrengo ikasturtean.

Ezin izango da GRALaren defentsa egin matrikula eginda izan gabe.

Ikasleak ikasketa amaierako aparteko deialdia eskatu ahal izango du, betiere, arautegi honetan eta Ikasketa amaierako aparteko deialdiari buruzko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko arautegian zehaztutako baldintzak betetzen baditu.