Vitoria-Gasteiz-Instalazioak

Instalazioak

Irudia

Ekonomia eta Enpresa Fakultatea Arabako Campuseko txoko pribilegiatu batean kokatuta dago; hain zuzen, Tomas Alfaro Fournier unibertsitate-egoitza eta Hegoalde Auzo-etxean metatuta dauden kirol-ekipamendu eta ekipamendu soziokulturalak dauden parke berean.

Irudia

Gainera, 2003. urtean eraikina berritu zuten, eta, ondorioz, Zentroko langile eta ikasleek azpiegitura eta instalazio modernoez goza dezakete beren jarduera akademikoa gauzatzean.

Hona hemen jarduera akademikoak egiteko Zentroan dauden instalazio guztiak:

  • Hamar ikasgela arrunt.
  • Bi informatika-gela, 23 eta 34 ekiporekin irakaskuntzarentzat.
  • Mintegiak edo bilerak egiteko hiru lokal.
  • IKD jantoki-ikastoki gela, hallean dagoena. Bertan ikasleek bakarrik edo taldean ikas dezakete jaten duten bitartean.
  • Gradu-aretoa.
  • Fotokopiagailua, hallean dagoena. Bertan ikasleek irakasleek ematen dituzten apunte, programa, ariketa, kasu praktiko eta abarren fotokopiak egin ditzakete.
  • Informazio pantaila, hallean dagoena. Bertan ikasleentzat interesgarria den informazioa argitaratzen da.
Irudia