PLASTIMPACT
PLASTIMPACT (Fate and Impact of Plastics - from Macro to Nano - on Planetary Health, Plastikoen helmuga eta inpaktua - mikroplastikoetatik nanoplastikoetara — planetaren osasunean) ENLIGHTen (ETN) sare tematikoa da. PLASTIMPACTen helburu nagusia ENLIGHTeko unibertsitateen artean diziplina arteko komunitatea eraikitzea da: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Bernako Unibertsitatea, Bordeleko Unibertsitatea, Bratislavako Comenius Unibertsitatea, Galwayko Unibertsitatea, Ganteko Unibertsitatea, Groningeneko Unibertsitatea, Tartuko Unibertsitatea eta Uppsalako Unibertsitatea.
Euskal Herriko Unibertsitateak eta Bordeleko Unibertsitateak lankidetza lotura sendoak dituzte alor horretan aurretik ere, bi unibertsitateetako hainbat ikerketa taldek AquEus Mugaz Gaindiko Lankidetza Laborategia osatzen baitute (Towards a joint Aquitania-Euskadi research and higher education alliance to tackle potential risks posed by environmental and bio-based microplastics and nanoplastics in the Gulf of Biscay, AquEus / Akitania eta Euskadiren arteko aliantzarantz goi mailako ikerketa eta hezkuntzaren arloan, ingurumen eta biologia jatorriko mikroplastiko eta nanoplastikoek Bizkaiko Golkoan sor ditzaketen arriskuei aurre egiteko, AquEus). Gainera, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bordeleko Unibertsitatea Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources (MER) erakundeko bazkideak dira, eta Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ganteko Unibertsitatea Erasmus Mundus International Master of Science in Marine Biological Resourceseko (IMBRSea) partaideak dira.
Plastikoek eragindako kutsadura mundu mailako ingurumen arloko erronka da, itsasoko, ur gezako eta lurreko ekosistemetan zabalduta baitago. Hain zuzen ere, PLASTIMPACT proposamenaren abiapuntua da plastikoek ingurumenean eta giza osasunean eragiten duten kutsadurarekin lotutako arriskuak planeta mailan aztertu behar direla, eta zientzialariak, herritarrak, gizarte eragileak eta gobernuak inplikatu behar direla horretan.
PLASTIMPACT akronimoak erreferentzia egiten dio plastikoek eragindako kutsadurak gure planetan duen eragin handiari, bai eta sare horren bidez sortu nahiko genukeen inpaktuari ere.
Aztertu gure helburu nagusiak, jarduera nagusiak eta kluster tematikoak PLASTIMPACTi buruz gehiago jakiteko.
Ezagutu PLASTIMPACT ENLIGHTen podcasteko atal honen bidez: “Tiny Plastics, Big Impact: Inside PLASTIMPACT Research (Plastiko txiki-txikiak, inpaktu handia: PLASTIMPACT ikerkuntzaren barruan)”