[1/1]: arkitektura, mugikortasuna, lurraldea

Datu orokorrak

Kokapena
Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Ikertzaile nagusia
Marte Mujika Urteaga
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
5
Posta elektronikoa
marte.mugica@ehu.eus

Osakideak

  • Marte Mujika Urteaga
  • Jose Ramon Izkeaga
  • Maria Senderos Laka
  • Mireia Roca Ceberio
  • Borja Izaguirre Larrañaga

Ikerketa-ildoak

Turismoa aspalditik indartzen ari den eta aukera ekonomiko handiak dituen jarduera da. Era berean, hainbat arazo eta eragozpen hautematen zaizkio, dagoeneko ikertzen hasiak direnak. Haien analisiak hainbat administrazio esferaren parte hartzea eskatzen du, lurralde antolaketa eta turismo jardueraren arteko eragina, kasu.

Egindako ikerketek (CICTourgune-Zarauzko Udala) eta gaur egun garatzen ari direnek (GFA: Punta Mendata, mugaz-gaindiko mugikortasuna...) modu grafikoan alderatu nahi dute turisten eta bertako biztanleen mugikortasuna, egonleku eta bizileku gune beroekin, nahiz ondare edota kultura intereseko puntuekin harremanak bilatuaz. Mugimenduen marrazketa lagungarria da fenomenoa ulertu eta lurraldearen kudeaketan hobetzeko.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Prospekzio Grafikoak Lurraldeaz: Mugikortasuna, Turismoa, Arkitektura.

Mapak egiteko tekniken berrikuntzak hainbat arlotan lagun dezake: lurraldeari eragiten dioten mugikortasun arazoen diagnosian, azpiegiturak hobetuko dituzten zuzentze neurrien aplikazioan, eskualdeen lehiakortasunari lotutako oinarrizko zerbitzuen kudeaketan eta etorkizuneko hiri adimentsuen hastapenean, hau da, herritarren bizi kalitatean.

Tresneria

  • UPV/EHUko AGETren ekipo informatikoak.
  • UPV/EHUko GIEren ekipo informatikoak.
  • Datubaseak. Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa Departamentua, DFG/GFA.

Proiektu aipagarrienak

2013

"Ikerketa Grafikoak Lurraldeaz/Investigaciones Gráficas sobre el Territorio"
Ikerketaren arloko Errektoreordetza NUPV 12/12
Lurraldearen antolakuntzan parte hartzaile adituak:
José Farina Tojo ETSA-UPM eta Zaida Muxí ETSAB-UPC. 2013/01/01-2014/01/01

2015

CICTourgune-Arkitektura Saila, zerbitzuak emateko kontratua.
"Turismo en el modelo de desarrollo social y económico de Zarautz, hacia la construcción de carácter del lugar" / "Place Design" txostena. 2015/02/01-2015/06/01

2017

Zarauzko Udala eta UPV/EHU_ETSA/AGET arteko lankidetza hitzarmena
"Análisis gráfico del frente marítimo urbano-natural del municipio de Zarautz"
Argitalpena: "Zarautz 43, 28º" (SS-0089/2018). 2017/04/20-2017/12/17

2018

Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza E.J. eta UPV/EHU_ETSA/AGET. "gentrifiCAV/EAE: útiles gráficos para políticas de vivienda". 01/09/2018-31/12/2018