Espektroskopia Molekularreko Laborategia (EML)

Datu orokorrak

Kokapena
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Iñigo López Arbeloa
Doktore kopurua
7
Osakide kopurua
12
Posta elektronikoa
inigo.lopezarbeloa@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) https://www.ehu.es/especmolecular/

Osakideak

  • Iñigo López Arbeloa
  • Jorge Bañuelos Prieto
  • Virginia Martínez Martínez
  • Hegoi Manzano Moro
  • Leire Gartzia Rivero
  • Teresa Arbeloa López
  • Rebeca Sola Llano

Ikerketa-ildoak

  1. Koloratzaile fluoreszente multifuntzionalen diseinua eta karakterizazio fotofisikoa
    • Fluoroforo organiko berriak garatzea aplikazio fotonikoetarako (laserrak, sentsoreak) eta bioirudian (zundak)
  2. Fotosentikortzaileak diseinatzea, singlete oxigenoa sortzeko, terapia fotodinamikoan eta teragnosian
    • Fotosentikortzaile organiko berriak eta horiek eramateko nanopartikulak (silize) garatzea, minbiziaren tratamendurako  
  3. Material fotoaktibo multifuntzionalak sortzea
    • Material fotoaktiboen sintesia eta karakterizazioa, koloratzaile fluoreszenteak euskarri organiko eta ez-organikoetan sartuta, aplikazio optoelektroniko (antena sistemak, argi zuriko igortzaileak, optika ez-lineala) eta biofotonikoetarako
  4. Materialen eta molekulen simulazio atomistikoa
    • Simulazio atomistikoko metodoak (DFT eta dinamika molekularra) erabiltzea, egitura molekularra, propietate elektronikoak, inguruarekiko interakzioak, difusio prozesuak eta propietate mekanikoak aztertzeko

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Laborategiak puntako teknikez hornituta dago, eta horien bidez azterketa fotofisiko eta mikroskopiko zehatzak eta aurreratuak egin daitezke hainbat egoeratan (likidoa, solidoa, hautsa eta film) dauden laginetan, baita argiz induzitutako prozesu dinamikoen azterketa ere, pikosegundoen arteko denborazko eskalatan. Taldeak teknika espektroskopikoen erabileran eta kimika konputazionalean ("arina" kluster informatikoa) duen esperientziari esker, zerbitzua eman diezaiekegu argi-materia interakzioan interesa duten enpresei, eta gazteak prestatu ditzakegu gradu eta master amaierako lanen bidez eta doktorego tesien bidez.

Tresneria

  • Xurgatze Espektrofotometroa (UV-Vis), neurri unibertsaletarako
  • Espektrofluorimetro egonkorrak eta denboraz (ps) ebatziak, Vis-NIR sentikortasunarekin
  • Fluoreszentziako mikroskopio fokukidea denborazko (ps) eta espektroko ebazpenarekin
  • Laser fotolisia, ns bereizmenarekin, Nd:YAG laserraz eta OPO sintonizagarriz hornituta

Proiektu aipagarrienak

  1. Proiektuaren izenburua: Síntesis de nanotrasportadores y caracterización fotofísica asistida computacionalmente de colorantes y materiales multifuncionales para aplicaciones biofotónicas
    • Erakunde finantzatzailea: MINECO (MAT2017-83856-C3-3-P)
    • Iraupena, hasiera 2018 Amaiera: 2020
  2. Proiektuaren izenburua: Euskal Unibertsitate Sistemako Ikertaldeak
    • Erakunde finantzatzailea: GV/EA (IT912-16)
    • Iraupena, hasiera 2016 Amaiera: 2021 
  3. Proiektuaren izenburua: Sintesis, simulación atomística y caracterización fotofísica de materiales nanoestructurados híbridos para aplicaciones fotónicas y biofotónicas
    • Erakunde finantzatzailea: MINECO (MAT 2014-51937-C3-3)
    • Iraupena, hasiera 2015/01/01  Amaiera: 2017/12/31
  4. Proiektuaren izenburua: Advanced Manufacturing of Nanomaterials by supercritical fluid technology 
    • Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza, Elkartek 16/62 
    • Iraupena, hasiera: 2016/2/26 Amaiera: 2017/6/30 
  5. Proiektuaren izenburua: Materiales Fotónicos como marcadores en bioimagen.
    • Erakunde finantzatzailea: MINECO (MAT2015-68837-REDT)
    • Iraupena, hasiera: 2016 Amaiera: 2018