Eduki publikatzailea

CanBIO

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Guillermo Quindós Andrés
Doktore kopurua
11
Osakide kopurua
19
Posta elektronikoa
Guillermo.Quindos@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/CanBIO

Osakideak

  • Elena Eraso Barrio
  • Nerea Jauregizar Albonigamayor
  • Lucila Madariaga Torres
  • Estibaliz Mateo Alesanco
  • Rosario San Millán Gutiérrez
  • José Miguel Montejo Baranda
  • Elena Sevillano Peña
  • Cristina Marcos Arias
  • Andrea Guridi Cortaberria
  • Sandra Gil Alonso
  • Guillermo Quindós Andrés

Ikerketa-ildoak

Ikertaldea elkarren mendeko hiru ikerketa lerrotan egituratuta dago:

  1. "Kandidiasiaren eta biofilmei lotutako beste infekzio batzuen epidemiologia, patogenia, diagnostikoa eta tratamendua": barne hartzen ditu gaixotasun horien patogeniaren azterketa, biofilm mikrobiarren analisia hainbat biomaterialetan, eta mikroorganismo patogenoen isolatze klinikoen tipifikazio epidemiologikoa. 
  2. "Ereduak animalia ornogabeetan, Kandidak eta biofilmak ekoizten dituzten beste patogeno batzuek farmako antimikrobiarrekiko duten sentikortasuna eta patogenizitatea aztertzeko": esperimentazio ereduak erabiltzen dira animalia ornogabeetan, hala nola Galleria mellonella eta Caenorhabditis elegans, birulentzia mikrobiarra aztertzeko, tratamenduan farmakoen eraginkortasuna ebaluatzeko, eta beste aukera terapeutiko batzuk ebaluatzeko.
  3. "Eredu farmakozinetikoak / farmakodinamikoak in vitro, Candidaren, Staphylococcus-en eta biofilm ekoizleen beste patogeno batzuen espezie sortu berrien aurka farmako antimikrobiarrek duten eraginkortasuna zehazteko eta aurreikusteko": denbora-hilgarritasun datuak lortzen dira in vitro, eta gero farmako antifungikoen FC/FD analisiak egiten dira, bereziki berriki sartutakoetan arreta jarrita, hala nola ekinokandinak. Horrez gain, lerro honetan, FC/FD ereduak garatzen dira, farmako antimikrobiarren erresistentziak deskribatzeko eta prebenitzeko.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Diagnostiko mikrobiologikoko zerbitzua, identifikazio mikrobiarra, metodo konbentzionalen eta molekularren bidez, eta farmako antimikrobiarrei sentikortasun probak egitea.

Enpresei eta unibertsitateei laguntza eta aholkularitza teknologikoa emateko zerbitzuak: diagnostiko metodo berrien ebaluazioa, jardun antimikrobiarra duten konposatuen balorazioa, interes medikoko patogenoen identifikazioa eta tipifikazioa, eta medikuntza, osasun eta elikagaien arloetan erabiltzeko biomaterial berrien garapena.

Tailerrak ematea eta proiektuak koordinatzea/gidatzea, bokazio zientifikoa bultzatzeko, herritarren kultura zientifikoa indartzeko eta gazteekin inpliklatutako zientzia sistema arduratsu bat sustatzeko.

Tresneria

  • Bio-Rad Infoquest FP Software (Bio-Rad, EEUU)
  • PCR sistema, denbora errealean 7300 (Applied BioSystems, AEB)
  • Bioscreen C Microbiology Analyzer sistema automatikoa (LabSystems, Finlandia)
  • CDC bioerreaktorea (Biosurface Technologies, AEB)

Proiektu aipagarrienak

Proiektuaren izenburua: Euskal Unibertsitate Sistemako Ikertalde Finkatua (GIC15 78 edo IT-990-16): «Candidiasis y otras infecciones humanas asociadas a biopelículas microbianas». Erakunde finantzatzailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza, Eusko Jaurlaritza. Hasiera: 2016/01/01, amaiera: 2021/12/31

Proiektuaren izenburua: Análisis de la pared celular del patogeno emergente Candida auris para el desarrollo de nuevas estrategias terapeuticas contra las infecciones fungicas (SAF2017-86188-P). Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (MINECO) 2017ko Deialdia - I+G proiektuak - Bikaintasuneko ikerketa zientifikoa eta teknikoa sustatzeko estatuko programa (ezagutza sortzeko estatuko azpiprograma). Iraupena, hasiera: 2018/01/01, amaiera: 2020/12/31

Proiektuaren izenburua: Importancia de las adhesinas de Candida glabrata en la interacción huésped-patogeno, desarrollo de candidiasis y de nuevas terapias antifúngicas (SAF2013-47570-P). Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (MINECO) 2013ko Deialdia - I+G proiektuak - Bikaintasuneko ikerketa zientifikoa eta teknikoa sustatzeko estatuko programa (ezagutza sortzeko estatuko azpiprograma). Iraupena, hasiera: 2015/01/01, amaiera: 2016/12/31

Proiektuaren izenburua: In vitro activity of SCY-078 against wild type and non-wild tipe clinical isolates of candida. Erakunde finantzatzailea: Scynexis (New Jersey City, AEB). Iraupena, hasiera: 2016/01/01, amaiera: 2018/12/31

Proiektuaren izenburua: Development of Monoclonal Antibody (Mab) Biologics against Neonatal Candidiasis. Erakunde finantzatzaileak: AEBko National Institute of Allergy and Infectious Diseases (NIAID) eta National Institutes of Health (NIH). Iraupena, hasiera: 2013/08/15, amaiera: 2015/07/31