ECCE

Datu orokorrak

Kokapena
Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Eduardo Vírgala Fopruria
Doktore kopurua
3
Osakide kopurua
3
Posta elektronikoa
eduardo.virgala@ehu.eus

Osakideak

  • Eduardo Vírgala Foruria
  • Miguel Angel Grcía Herrera
  • Gonzalo Maestro Buelga

Ikerketa-ildoak

Lehenengo ikerketa lerroak, “Estatu ekonomikoa eta kapitalismo finantziarizatua” izenekoak, Gizarte Estatuaren krisia du aztergai, baita Estatu Ekonomiko delakoak hura gainditu izana ere estatu molde berri gisa: haren balioak, helburuak eta xedeak aztertzen dira, eta Estatuko egiturazko elementuekin zer harreman duen ikertu.

Bigarren ikerketa lerroa “Energiaren Europako merkatua” da. Europar Batasunaren hirugarren lege sortaz geroztik, oraindik arazoak daude Energiaren Barne Merkatua erabat gauzatzeko. Hainbeste, ezen Batzordeak “laugarren sorta” proposatu baitu duela gutxi, "Energiaren Batasunari buruzko sorta” gaia harturik ardatz.

Hirugarren ikerketa lerroan (Konstituzioaren “erresilientzia” edo erresistentzia finantza krisiari aurre egiteko), konstituzioen eta suspertzeko ahalmenaren arteko harremana aztertu nahi da, kontuan hartuta zer erantzun eman zaion munduko finantza krisiak emandako astinduari.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

I+G proiektuak: "Estado económico, capitalismo financiarizado, constitución, gobernanza" ikerketa proiektua, Ekonomia Ministerioak finantzatua (Bikaintasunezko ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzeko programa), DER2017-84562-P, 10.890 € 2018-2020 aldirako.

Proiektu aipagarrienak

I+G proiektuak: "Estado económico, capitalismo financiarizado, constitución, gobernanza" ikerketa proiektua, Ekonomia Ministerioak finantzatua (Bikaintasunezko ikerketa zientifiko eta teknikoa sustatzeko programa), DER2017-84562-P, 10.890 € 2018-2020 aldirako.