Eduki publikatzailea

Egokituz

Datu orokorrak

Kokapena
Informatika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Julio Abascal González
Doktore kopurua
6
Osakide kopurua
8
Posta elektronikoa
julio.abascal@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://egokituz.eus/

Osakideak

  • Julio Abascal González
  • Nestor Garay Vitoria
  • Edurne Larraza Mendiluze
  • Myriam Arrue Recondo
  • Luis Gardeazabal Montón
  • Xabier Valencia Parafita

Ikerketa-ildoak

EGOKITUZ, Behar Berezietarako Pertsona-Ordenagailu Interakzio Laborategia, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako ADIAN ikertalde finkatuaren atal bat da (IT980-16). 1985. urtean sortu zen, desgaitasuna duten pertsonen komunikazio eta mugikortasun arazoen konponbidea bilatzeko asmoz aplikatzeko informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak, hala, haien autonomia pertsonala eta gizarteratze eta laneratzea hobetzen laguntzeko. Laborategiaren bizitzan garatutako proiektuen ondorioz era askotako hardwarea sortu da: pertsonarteko zuzeneko eta urrutiko komunikazioan laguntzeko, ingurunearen kontrolerako, mugikortasun eta manipulazio lagundurako, eta beste hainbat. Bestalde, pertsona-ordenagailu interfaze moldakorrak garatu dira nonahiko ingurune irisgarrietara sarbidea emateko. Horrez gain, hainbat metodologia, tresna eta metrika garatu dira webaren irisgarritasuna automatikoki ebaluatu eta kuantitatiboki neurtzeko. Egokituz-ek nazioarteko hainbat batzordetan parte hartzen du.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

EGOKITUZek bere eskarmentua, ezagutzak eta harremanak eskaintzen ditu, I+G proiektuetan lagundu, mintegi eta prestakuntza ikastaroak eman eta aholkularitza, txostenak eta ebaluazioak egiteko, jarduera horiek bere ikerketa lerroen barruan sartzen badira.

Halaber, EGOKITUZen garatutako softwarearen zati bat webetik eskuratu eta/edo deskargatu daiteke: EvalAccess, Userfit, Remotest, y ModelAccess.

 

Tresneria

  • Informazio fisiologikoa jasotzeko sentsoreak eta BCI (BIOPAC eta Bitalino)
  • Eye-tracking gailuak (Tobii X2-30 Eye-Tracker)
  • Ekipamendu robotikoa (Kuka-ren YouBot besoa, Exact Dynamics-en iArm, ABBren Yumi)
  • Gurpil aulki elektrikoa

Proiektu aipagarrienak

Diru laguntza ADIAN ikertaldeari (A motako sailkapena), IT980-16. Ikertaldeentzako Finantzaketa Orokorra, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Eusko Jaurlaritza. ANECAk ebaluatutako deialdia (balorazioa: bikaina, 80 puntu). 2016/01/01-2021/12/31.

Aplicación de aprendizaje automático a señales fisiológicas para facilitar la interacción de usuario y el control de dispositivos. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa - MINECO. 2018/01/01-2020/12/30.

NEUROMOD: Sistema de neuromodulación en lazo cerrado para la mejora del sueño y la memoria basado en la regeneración y manipulación neuronal. (KK-2017/00103). Eusko Jaurlaritza, ELKARTEK programa. 2017/01/01-2018/12/31.

eGovernAbility: Minería de datos y perfilado de usuario para construir servicios accesibles de eAdministración (TIN2014-52665-C2-1-R). Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa - MINECO. 2015/01/01-2018/09/31.

ANINTEM2- Detección robusta y mejora de la predicción de situaciones de bloqueo de personas con discapacidad en entornos con movilidad (S-PE13UN184). Eusko Jaurlaritza, SAIOTEK programa. 2013/01/01-2014/06/31.