Eduki publikatzailea

Energetika Eraikuntzan (ENEDI)

Datu orokorrak

Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
José Mª P Sala Lizarraga
Doktore kopurua
17
Osakide kopurua
26
Posta elektronikoa
josemariapedro.sala@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) www.ehu.eus/enedi/

Osakideak

  • José Mª Sala Lizarraga
  • Luis del Portillo Valdés
  • José A. Millán García
  • Iván Flores Abascal
  • Estibáliz Pérez Iribarren
  • Aitor Urresti González
  • Koldobika Martín Escudero
  • César Escuder
  • Ignacio S Gómez Arriarán
  • Ane Miren García Romero
  • Alvaro Campos Celador
  • Aitor Erkoreka González
  • Moises Odriozola Marit
  • Jon Terés Zubia

Ikerketa-ildoak

ENEDIren ikerketa lerroetan, eraikinen energia eraginkortasuna aztertzen da, aintzat hartuta bai inguratzailea, beroa eta hezetasuna transferitzeko prozesuak bereziki, bai instalazioen portaera energetikoa. Modu zehatzago batean, honako ikerketa lerro hauek aipa ditzakegu:

  1. Eraikuntza materialen eta elementuen karakterizazio termikoa, modelatu eta saiakuntzen bidez.
  2. Portaera higrotermikoaren ereduen bidez eraikuntza materialak neurtzea eta karakterizatzea, nola biltegiratzeko propietateei hala garraio propietateei erreparatuta.
  3. EECN eraikinak definitzeko irizpideak ezartzea eta birgaitzeen arloan aplikatzea.
  4. Aireztatze sistemen analisia. Horretarako, CFD ereduak eta aire emarien neurketak erabiltzen dira, gas trazatzaileen teknikaren bidez.
  5. Instalazio termikoak eraikinetan diseinatzea, eta haien funtzionamendua optimizatzea, termoekonomiaren aplikazioaren bidez.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  1. Eraikin baten proiektu fasean: eraikuntza soluzioen entsegu eta simulazio termikoak eta higroskopikoak. Eraikuntza soluzioen eta instalazioen inguruko aholkularitza, EECN lortzeari begira.
  2. Eraikitze fasean: eraikuntza material eta elementuen propietate termiko eta higroskopikoen kalitate kontrola eta ziurtapena.
  3. Eraikitako eraikinaren fasean: aire berriztapenaren kontrola, auditoretzak eta monitorizazioak. Produkzio kostuen kontrola instalazio termikoetan, eta haien funtzionamenduaren optimizazioa.

Tresneria

  • Kutxa bero gordeko eta kutxa kalibratuko ekipoa, elementuen portaera termikoen entseguak egiteko.
  • PASLINK motako bi gelaxka, eraikuntza elementu bertikal eta horizontalekin entseguak egiteko.
  • Materialen propietate higrotermikoak neurtzeko laborategi osoa.
  • Instalazio esperimentala, eraikinen instalazio termikoekin entseguak egiteko.

Proiektu aipagarrienak

Affordable and Adaptable Public Buildings through Energy Efficient Retrofitting (A2PEEER), I+D Seventh Framework Programme, 2013ko azaroa - 2017ko abendua.

Caracterización y optimización de PCMs y su aplicación en sistemas compactos de almacenamiento térmico latente para plantas de microcogeneración en edificios. CaracTES. Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2011ko azaroa - 2015eko urria.

Implementación de técnicas de técnicas de calibración y optimización multiobjetivo automatizados aplicado a modelos de simulación energética en edificios monitorizados energéticamente. Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatu Idazkaritza, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2016ko urtarrila - 2018ko abendua.

Sistema de aprovechamiento de energía solar mediante fachada fotovoltaica para calefacción y agua caliente sanitaria con unida compacta de almacenamiento térmico mediante cambio de fase. Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzarako Estatu Idazkaritza, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa, 2016ko urtarrila - 2018ko abendua.

Almacenamiento térmico latente con mezclas eutécticas en base urea: Ramón Areces Fundazioaren patronatua, 2017ko urtarrila - 2018ko abendua.