ESCABEF

Datu orokorrak

Kokapena
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Luis Lizasoain Hernández
Doktore kopurua
9
Osakide kopurua
12
Posta elektronikoa
luis.lizasoain@ehu.eus

Osakideak

  • Luis Lizasoain Hernández
  • Aitor Marchueta Perez
  • Ana Aierbe Barandiaran
  • Ander Azkarate Morales
  • Veronica Azpillaga Larrea
  • Eider Oregui Gonzalez
  • Felipa Etxeberria Sagastume
  • Isabel Bartau Rojas
  • Jon Mikel Luzarraga Martin
  • Justo Bereciartua Cendoya
  • Luis Joaristi Olariaga
  • Nahia Intxausti Intxausti

Ikerketa-ildoak

"Estudio longitudinal y contextualizado de centros escolares de muy alta y muy baja eficacia. Diseño de acciones de mejora escolar" [EDU2014-53511-P] I+Gko proiektua “Caracterización y buenas prácticas de los centros escolares de alto valor añadido” [EDU2011-24366] izenekoaren jarraipena da. Eskola hobekuntzarako programak eta ekintzak diseinatzea du helburu, Euskal Autonomia Erkidegoko eraginkortasun handi eta txikiko ikastetxeetan Lehen Hezkuntzan (LH) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan (DBH) egingo den kasu anitzeko azterketaren ondorioak harturik oinarri (elkarrizketak hezkuntzako ikuskatzaileei eta zuzendaritza taldeei, eztabaida taldeak irakasleekin, galdetegiak, eta abar).

Ikastetxeak eraginkortasun irizpideetan oinarrituta hautatzeko, testuinguruan kokatutako maila anitzeko erregresio ereduak erabiliko dira 2009., 2010., 2011., 2013. eta 2015. urteetan aplikatutako ebaluazio diagnostikoen emaitzak aztertzeko.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Sare lana eta I+G proiektuko lankidetza honako hauekin:

  • Prestakuntza programetatik datozen Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleak, esaterako: Practicuma, gradu amaierako lanak, master amaierako lanak, doktorego tesiak…
  • Beste erakunde eta instituzio batzuekin, esaterako: Eusko Jaurlaritzaren Irakaskuntza Sistema Ebaluatu eta Ikertzeko Erakundea (ISEI-IVEI).
  • Proiektua erreproduzitzen ari diren edo erreproduzituko duten beste unibertsitate batzuk, esaterako: Universidad Autónoma de Baja California (UABC, Ensenada, Mexiko); Universidad Autónoma de Aguascalientes (UAA, Aguascalientes, Mexiko); Universidad de Sevilla (US, Sevilla, Espainia); Universidad de la Rioja (UNIR, Errioxa, Espainia).

Tresneria

  • Analisi kuantitatiboak egiteko softwarea: IBM SPSS Statistics.
  • Analisi kualitatiboak egiteko softwarea: NVivo.
  • Ordenagailu eramangarriak.

Proiektu aipagarrienak

Caracterización y buenas prácticas de los centros escolares de alto valor añadido” [EDU2011-24366] ikerketa proiektua.

 

"Estudio longitudinal y contextualizado de centros escolares de muy alta y muy baja eficacia. Diseño de acciones de mejora escolar" [EDU2014-53511-P] ikerketa proiektua. Deialdia: Bikaintasunezko Ikerketa Zientifikoa eta Teknikoa Sustatzeko Estatu Programako 2014ko diru laguntzen deialdia (Ezagutza Sortzeko Estatuko Azpiprograma), Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren eta Berrikuntzaren Estatuko 2013-2016 aldiko Planaren esparruan, 1. modalitatean: Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiak (Espainiako Gobernuaren Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa) finantzatutako I+G proiektuak.

Hasiera data: 2015/01/01 / Amaiera data: 2018/12/31.

 

Doktoretza aurreko kontratua [BES-2015-071923] Eider Oregui Gonzálezi. Deialdia: doktoreak trebatzeko diru laguntzen 2015eko deialdia, Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren eta Berrikuntzaren 2013-2016 aldiko Estatu Planaren esparruan (I+G+Bko Talentua eta Enplegagarritasuna sustatzeko Estatu Programa, Prestakuntzako Estatu Azpiprograma). Finantzatzailea: Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Idazkaritza (Espainiako Gobernuaren Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa), Europako Gizarte Funtsarekin batera.

Hasiera data: 2015/11/26 / Amaiera data: 2019/11/25.

 

Doktoretza aurreko kontratua [PRE-2016-1-0298] Ander Azkarate Moralesi. Deialdia: doktoreak ez diren ikertzaileak trebatzeko doktoretza aurreko programaren 2016-2017ko deialdia. Finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza.

Hasiera data: 2017/01/23 / Amaiera data: 2019/01/21.