Fisioclima CO2

Datu orokorrak

Kokapena
Animalia Bioteknologiarako Maria Goyri Gunea
Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Alberto Muñoz Rueda
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
14
Posta elektronikoa
a.munoz-rueda@ehu.eus

Osakideak

  • Arantza Aldezabal Roteta
  • Asier Herrero Méndez
  • María Teresa Lacuesta Calvo
  • Nere Amaia Lascurain Ayastuy
  • Amaia Mena Petite
  • Alberto Muñoz Rueda
  • Iñaki Odriozola Larrañaga
  • Usue Pérez López
  • Álvaro Sanz Sáez de Jauregui
  • Estibaliz Sarioandia Areitio
  • Gonzalo García-Baquero Moneo
  • Jon Miranda González de Apodaca

Ikerketa-ildoak

Klima aldaketak nekazaritza-larre sistemetan izango duen eragina ezagutu nahi dugu, eta egungo aldaketa eta eraldaketa prozesutik orain eta etorkizunean sortuko diren eskaerei erantzuteko konponbideak bilatu nahi ditugu.

lerroa 1: klima aldaketak garagarrean duen inpaktuaren azterketa, karaktere agronomiko, fisiologiko, biokimiko eta molekularrak identifikatuta, etorkizuneko klima baldintzetara egokitzeko gai izango diren laborantzak aukeratzeko.

lerroa 2: klima aldaketaren baldintzetan lekadunen produktibitatea areagotzeko estrategiak bilatzea, landare barietateak eta eraginkortasun sinbiotiko handiko bakterio anduiak aukeratuta. Azterketa kontrolpeko baldintzetan, soro konbentzionalean eta ekologikoan.

lerroa 3: artzaintza estentsiboa uzteak lurzoruaren funtzioetan, biodibertsitatean eta bazkaren kalitatean duen eraginaren azterketa, larreen mosaikoetan eta mendiko sastraketan, lurraldeko erabilera aldaketen eta klima aldaketaren testuinguruetan, diziplina anitzeko ikuspegi batetik.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Mendiko ekosistemen kudeaketarako aholkularitza; bereziki, 2000 Natura Sarearen Europar Batasunaren Intereseko Lekuetan (EBIL).

Esnerako ardien abeltzaintza ustiapenen jasangarritasunari eta kudeaketari buruzko erabakiak hartzeko laguntza tresnak, irizpide anitzeko ebaluazioaren bidez.

Informazio/aholkularitza ematea, etorkizunean aurreikusitako klima aldaketen eraginaren ondorioak onartu eta horietara egokituko diren laboreak garatzeko.

Masterreko ikasleei eta doktoregaiei lerroen helburuei lotutako prestakuntza ematea. 

Tresneria

  • Eraberritutako negutegia, "ex situ" manipulazio esperimentuak egiteko, mesokosmos eskalan
  • Hazkuntza ganberak, tenperatura, CO2 eta argiztapen baldintza kontrolatuetan
  • Ehoketa sistemak hainbat eskalatan, hotzean, lehorrean eta liofilizatuan
  • Fotosintesi eta fluoreszentzia neurria (Li-Cor 6400XT)

Proiektu aipagarrienak

Valoración energética y agronómica de diversos cultivos energéticos. INIA-MICINN. RTA2010-00041-C02-02. INIA-MICINN  (2010-2013). IRAUPENA: 2010eko urtarrila-2013ko abendua

Seguimiento y evaluación de los efectos del cambio global en la diversidad vegetal de los ecosistemas de montaña. Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioa (Natura Parkeen erakunde autonomoa). 2011ko azaroa-2014ko azaroa

Evaluación de la sostenibilidad del pastoreo de montaña de las ovejas lecheras: integración de aspectos productivos, medio-ambientales y socio-económicos (Azpiproiektua: Pastoreo de montaña: calidad y trazabilidad de alimentos tradicionales, biodiversidad, adaptación del sistema al cambio global y desarrollo rural –TRADEMON AGL2013-48361-C2-1-R). Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa (MINECO) 2014ko urtarrila-2017ko iraila     

Inóculos autóctonos eficientes como estrategia de tolerancia a la sequía en Álava. Erref.: 32-2016-00043. EJ, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila Kalitate eta Elikagaien Industria Zuzendaritza - Eusko Jaurlaritza (2016-2017).

Impacto del Cambio Climático en los Sistemas Agro-Pascícolas: Producción bajo Premisas de Sostenibilidad y Seguridad Alimnetaria (FisioclimaCO2). Eusko Jaurlaritza, ikertalde finkatuak IT10122-16 GBV6. 2016ko abendua-2021eko abendua