Eduki publikatzailea

Freixa's Group

Datu orokorrak

Kokapena
Kimika Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Zoraida Freixa Fernández
Doktore kopurua
2
Osakide kopurua
4
Posta elektronikoa
zoraida_freixa@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://freixagroup.com/

Osakideak

  • Zoraida Freixa Fernández
  • Eder Tomás González de Mendivil

Ikerketa-ildoak

Konplexu organometaliko fotomodulagarriak garatzen dira aplikazio katalitiko, material teknologiko eta metalofarmakoetarako. Aplikazio katalitikoen barruan sartzen dira bai hidrogenoaren sorkuntza, biltegiratze materialetatik abiatuta, bai substratu organikoen eraldaketak (isomerizazioak, hidrogenazioak, hidrosililazioak, etab.). Kasu horietan, propietate katalitikoak argiaren ekintzaren bidez aldatu nahi izaten dira. Material teknologikoei dagokienez, ikertzen dugu hala konposatu batzuen propietate lumineszenteen balizko aplikazioa nola haien fotoerantzuna. Azkenik, metalofarmako gisa izan dezaketen aplikazioa aztertzeko, kanpoko kolaborazioak egiten ditugu adituen taldeekin. Azterketetan sartzen dira bai izaera diskretuko konposatu organometalikoak bai MOFen konfinatutakoak.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Sistema katalitikoen inguruko I+G proiektuak.

Espektroskopia eta kromatografia zerbitzuei lotutako aholkularitza eta txostenak.

Laneko teknikei buruzko prestakuntza, atmosfera inertean, eta disoluzioak eta solidoak karakterizatzeko teknikak.

Tresneria

  • Gasen kromatografoa, zutabe kiralekin eta ez-kiralekin ekipatutakoa.
  • Minierreaktorea, presio bidezko erreakzioetarako (1-2 mL-ko bolumenak).
  • Baldintza katalitikoen eraginpean gasen eboluzioaren monitorizazioa egiteko sistemak.
  • Murgilketako erreaktore fotokimikoa.

Proiektu aipagarrienak

  • UPV/EHUko taldea (GIU 16/25) Euskal Herriko Unibertsitatea

Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

IN: M.A. Garralda, 2017-2019 (35000€)

  • Proyecto Nacional Excelencia coordinado CTQ2015-65268-C2-1-P

Erakunde finantzatzailea: MINECO

IN: Z. Freixa, M.A. Garralda, 2016-2018 (83006€).

  • UPV/EHUko taldea (GIU 16/25) Euskal Herriko Unibertsitatea

Erakunde finantzatzailea: Euskal Herriko Unibertsitatea

IN: M.A. Garralda, 2013-2016 (35000€).

  • Proyecto Promoción General del Conocimiento CTQ2011-23333

Erakunde finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa (MICINN)

IN: Z. Freixa, 2012-2014 (36300€).