FROST

Datu orokorrak

Kokapena
Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Ikertzaile nagusia
Mª Begoña Ruiz Larrea
Doktore kopurua
4
Osakide kopurua
6
Posta elektronikoa
Mª Begoña Ruiz Larrea (mbego.ruizlarrea@ehu.eus)
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://www.ehu.eus/radicaleslibres/

Osakideak

  • Mª Begoña Ruiz Larrea
  • José Ignacio Ruiz Sanz
  • Mª Luisa Hernández Frías
  • Rosaura Navarro Lobato

Ikerketa-ildoak

Erradikal libreak eta Oxidazio Estresa dira gure taldearen ikerketa eremu nagusia, geroz eta garrantzi handiagoa baitute gizakion gaixotasunen agerpen eta garapenean. Organismoa antioxidatzaileen eta prooxidatzaileen arteko orekan bizi da (redox oreka) eta, ondorioz, erradikal libreen eta beste erreakzio espezie batzuen ekoizpenak gora egiten duenean oreka hori puskatu egiten da, "oxidazio estresa" izeneko egoera sorraraziz. Egoera horrek gaixotasun askoren jatorria izan daiteke: bihotzeko gaixotasunak eta neuroendekapenezko gaixotasunak, minbizia, sendagaien toxikotasuna, ernalezintasuna eta zahartze prozesu bera ere. Horrenbestez, oso baliagarria izan daiteke oxidazio estres horren markatzaileak detektatuko dituzten erremintak lortzea, gaixotasun horri loturiko markatzaile biokimiko zein genetikoak.

Ondokoak dira gure xedeak:

A) Gizakion gaixotasunei lotuta egon daitezkeen biomarkatzaile biokimiko eta genetikoak in vivo garatzea.

B) Erradikal libreek gizakion ernalezintasunean duen eragina.

C) Fitokimikoen aurreko tumoreen aurkako erantzunaren mekanismoak.

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

  • Biologia molekular eta zelularreko teknikak aplikatzea zelula barruko seinaleak aztertzeko.
  • Biologia molekular eta zelularreko teknikak aplikatzea (hazkuntza zelularrak) zitotoxikotasuneko ikerketetan.
  • Oxidazio estresaren biomarkatzaileak kuantifikatzea lagin biologiko eta gorputz fluidoetan, HPLC, ELISA, gas kromatografia, espektrofotometria eta fluorimetria tekniken bidez.
  • Gene antioxidatzaileen (SNP) eta oxidazio metabolismoan inplikaturiko geneen polimorfismoak zehaztea.
  • Lagin biologikoen analisi lipidomikoa.
  • I+G lankidetza proiektuak, taldearen ikerketa-ildoen inguruan.

Tresneria

  • Instalazio erradioaktiboa (II. maila), dirdira likidoko kontagailuak.
  • Kromatografia Laborategia (gas kromatografoak, gar eta masa ionizazioko detektagailuarekin).
  • Kontzentratzaile-lurrungailu ekipoak.
  • Biologia molekular eta zelularreko oinarrizko azpiegitura (hazkuntza zelularreko unitateak).

Proiektu aipagarrienak

"Metabolic disturbances and organelle perturbations in the pathophysiology of Amyotrophic Lateral Sclerosis. Entidad financiadora Gobierno Vasco, Dpto. de Salud, "Convocatoria de Ayudas a las enfermedades neurodegenrativas de BIOEF". EITB Maratoia 2017 (2018-2020, 3 años).

"El sustrato metabólico de la esclerosis lateral amiotrófica: En busca de biomarcadores y mecanismos patogénicos". IN: M. Begoña Ruiz Larrea (koordinatzaile: Francisco J. Gil Bea, Biodonostia). Finantzaketa erakundea: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila. RIS3 proiektua. Iraunaldia: 2017 (urtebete).

"Free Radicals and Oxidative Stress research Team (FROST). Subvención General a Grupos de Investigación UPV/EHU". (Eusko Jaurlaritzak 2017. Urtean aitortu zuen A talde gisa). IN: M. Begoña Ruiz Larrea. Finantzaketa erakundea: UPV/EHU. Iraupena: 2017-2019 (3 urte).

"Radicales libres, lipidoma y desarrollo folicular: implicaciones en la fecundación". IN: M. Begoña Ruiz Larrea. Finantzaketa erakundea: Osasun eta Kontsumo Ministerioa (FIS/FEDER). Iraunaldia: 2012-2014 (3 urte).

"Estudio molecular y funcional de la interferencia de plantas medicinales tradicionales amazónicas sobre la supervivencia, migración e invasión de hepatomas humanos". IN: José Ignacio Ruiz Sanz. Finantzaketa erakundea: Eusko Jaurlaritza, DCIT. Iraunaldia: 2012 eta 2013 (2 urte).