Eduki publikatzailea

Systems Control and Integration Research Group (GCIS)

Datu orokorrak

Kokapena
Bilboko Ingeniaritza Eskola
Ikertzaile nagusia
Margarita Marcos Muñoz
Doktore kopurua
12
Osakide kopurua
16
Posta elektronikoa
marga.marcos@ehu.eus
Web orria
(Beste leiho bat zabalduko du) http://ehu-gcis.org/

Osakideak

  • Margarita Marcos Muñoz
  • Dario Orive Revillas
  • Isabel Sarachaga
  • Itziar Cabanes Axpe
  • Eva Portillo Pérez
  • Asier Zubizarreta Pico
  • Aranzazu Burgos Fernández
  • Federico Pérez González
  • Nagore Iriondo Urbistazu
  • Aintzane Armentia Díaz de Tuesta
  • Maria Luz Álvarez Gutiérrez
  • Elisabet Estevez Estevez

Ikerketa-ildoak

Ereduetan oinarritutako ingeniaritzak, industria komunikazio sistemek eta middleware teknologiek (20 urteko esperientzia) industria automatizazio sistema banatuen arloan aplikatu dira, eta euskarria eman diete industria 4.0 kontzeptuan sartutako helburu askori; izan ere, soluzio integratuak eta estandarretan oinarritutakoak proposatu dituzte prozesu produktiboaren eta negozio arloen benetako integrazioa lortzeko (Business To Process, Machine To Machine y End To End).

Robotika Paraleloaren lerroan (modelatuan, kontrola eta inguruarekiko interakzioa, etab.) lortutako heldutasun teknologikoak egungo robotikaren kontzepzio berriaren erronkei ekitea ahalbidetu digu, tartean sartuta osasunari aplikatutako robotika. Hala, sistema eta gailu adimendunak (ez-inbaditzaileak) garatzen ari dira diagnostikoan eta errehabilitazioan erabiltzeko. Lerro honetan lanean ari diren taldeko pertsonak adituak dira arlo hauetan: kontrol eta roboten gaiak, diagnostiko adimendunak, kuantifikazio funtzionala eta neuroerrehabilitazioa.

Diagnostiko Adimendunaren lerroaren helburuen artean, kontrol adimenduneko teknikak fabrikazio prozesuen degradazioaren denbora errealeko monitorizazioan eta diagnostikoan aplikatzen dira, eta erresistentziako kirolarien parametro fisiologikoak estimatzen ditugu.

Aipatutako teknologietan eskuratutako esperientziari esker, taldearen know-howa beste arlo batzuetan aplika daiteke, hala nola e-osasunean.

 

Transferentzia eta berrikuntza eskaintza

Ikertaldearen how-nowa osatzen duten teknologiei dagokienez, honako zerbitzu teknologiko hauek eskaintzen ditugu: I+G+B proiektuetan parte hartzea Europan, estatuan eta erkidegoetan; txosten teknikoak egitea; eta, prestakuntza ikastaroak antolatzea eta ematea.

Tresneria

  • Robotika: robot paraleloak (3PRS, DELTA), errehabilitazio robotak, eta robot mugikorrak (Kobuki)
  • Mihiztatze malguko zelula (FMS200): 5 estazio, teknologia pneumatikoa, hidraulikoa eta elektrikoa dutenak
  • Eskuratze (NIko PXI eta PCI serieak) eta kontrol (cRIO, sbRIO, myRIO) gailuak
  • Kontrol industrialeko gailuak: PLCak, komunikazio sistemak, zaintza sistemak

Proiektu aipagarrienak

mIddLewAre for deterministic dynamically reconfigurable NetworkeD embedded systems (iLAND). Erakunde finantzatzailea: ARTEMIS, MiTYC. Iraupena: 2009-2012.

Integración de Inteligencia distribuida y semántIca en la factoría Inteligente (SMART-i4.0). Erakunde finantzatzailea: Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioa. Iraupena: 2016-2018.

Contera inteligente para el diagnóstico funcional de la marcha en pacientes con esclerosis múltiple. Erakunde finantzatzailea: Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioa. Iraupena: 2018-2020.

Control de posición-fuerza en tiempo real basados en modelos elásticos para aplicaciones de alto rendimiento de los robots paralelos. Erakunde finantzatzailea: Zientzia eta Berrikuntza Ministerioa. Iraupena: 2013-2016.

THINKING FACTORY: La fábrica que piensa o pensando en la fábrica (TFACTORY). Erakunde finantzatzailea: Eusko Jaurlaritza - Kontratua enpresa hauekin: Pierburg, Gaindu, CTI SOFT. Iraupena: 2014-2016